kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Josefa, neskame / Alaitz Melgar Agirre / Elkar, 2024

Neskamearen historia Jon Jimenez / 2025-08-24

Iragana azaltzeko, hurbilen ditugun gertakariak alboratu eta atzerago bilatzen ohi dugu etorkizunerako baliagarria zaigun kontakizuna. Modernitateak eta Errenazimentuak hala egin zuten Erdi Arotik mundu klasikora salto eginez. Gertuago, Euskal Herrian, XIX-XX. mendeetakoa baztertu eta Erdi Aroa besarkatu dugu, erresuma independente batean epika eta askatasun bila. “Historia ez da ikusten, asmatu egiten da” ausartu zen aitortzen Joxe Azurmendi. Neutraltasun eta objektibotasunaren aurkako xendra horretatik abiatu dira Ane Elgezabal Odriozola (Gernika, 1996) “Haizearen erpeak” (Elkar, 2025) bere opera prima irakurterraz eta laburrean eta Alaitz Melgar Agirre (Barakaldo, 1984) bere “Josefa, neskame” (Elkar, 2024) saiakera liburu soilduagoan. Hala, gertaera arranditsuetan eta atzerriko erreferenteetan baino, Euskal Herriko langile emakume xume batzuen egunerokotasunean bilatu eta aurkitu dute epika.

Elgezabalek ama hartu du hizpide. Melgarrek, bere aldetik, inor izan ez den Josefa Agirre Etxeberria amona eta neskamea norbait bihurtu du. Gizartea zuzendu eta historia asmatu, gizonek zuzendu eta asmatu dute. Beraz, “zer agiritan aurkituko nuen Josefa Agirre Etxeberria, 1975era arte kontu korronterik izan ez bazuen?; eta inoiz lan-kontraturik izan ez bazuen?; inoiz ezkondu ez bazen? Emakumeen historiak Historiaren parte bihurtzeko, Historia hegemonikoak miresten duen neutraltasunaren mugak zeharkatu behar izan ditut”, hutsuneak imajinazioz betez. Hau ez dugu, hortaz, emakume soil baten biografia hotz bat, ez bada 36ko gerraosteko lanaren eta, zehazkiago, zerbitzarien historia sozial eta emozionala, xehe-xehe azaltzen duena neskameen egunerokoa: atseden gabeko lanaldia, miseriazko soldata, bakardadea… Eta Donostiako villa batean bizi zen Marchenako dukesarentzat lan egin izanagatik, klase, genero eta hizkuntza hierarkiaren isla gordina emanen digu horrek. Errelato nagusia den ibaitik ateratzen diren hipotesi eta istorio paraleloz josita dago liburua, Ingalaterraraino eramanen gaituen kasu edo bereziki aipagarria den garaiko psikologiari eskainitakoa —Josefak, ustez, nahasmendu bipolarra izan baitzuen—.

Eleberri beltz baten gisan, ikerketaren inguru-minguruak ere emanen dizkigu hizkuntza gertu batean egileak. Amonaren arrastoen bila, amonaz gain, ama eta bere burua ere aurkitu ditu historian, Historian. Mundua igeltseroek egin zutela zioen Eduardo Galeanok. Orain, zalantzarik gabe, mundua neskame euskaldunek ere egin zutela beharko genuke gehitu, Margaret Atwooden ipuina historia izan baita aurretik.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak