kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Simulakro bat / Leire Ugadi / Elkar, 2025

Hitzak mailu Maddi Galdos Areta / Argia, 2025-07-13

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago jotzeko gonbita izan asmo duen olerki bilduma. Poesian aski ibilia denak, forjari lanetan, 62 poema bildu eta bere ibilbideko lehen liburua argitaratu du berriki. Arestiri egindako aitortzak argi adierazten duenez mailu izatera datoz urduñarraren hitzok: mailu, bizi ditugun muturreko egoerak pitzatzeko.

Bost atal ditu liburuak: Eszenatokia, Jarraibideak, Distrakzioak, Alarma eta Forja. Oro har, ezinegona eta gatazka dira orriotan gailentzen, eta askotariko gaiak dira hizpide. Lehen eta azken ataletan aurreratutako asmoari argiki erantzuten dioten poemak bildu ditu Ugadik, eta esplotazioa, ezarritako otzantasuna eta sistemari darion biolentziaren ingurukoak kausi ditzakegu han-hemenka. Halaber, atentzioa ematen du nitasunaren eta gutasunaren arteko tenkak, batzuetan bereizi nahiak eta bestetzuetan elkartu ezinak ezaugarritzen duena. Egia esan eta Igandea poemetako hartzaile liriko dei genezakeenaren hautaketa aipatutakoaren adibide da, baita Pertenentzia poema bera ere.

Beste hiru ataletan maitasuna eta harremanak dira nagusi, besteekikoa nahiz norberarekikoa. Preseski, maitatzeko ezintasuna, isolamendua eta gisakoak dira hizpide, baita harremanen ezaugarri nagusi bilakatzen ari den ziurgabetasunak sorturiko frustrazioa ere: “Horrela ez da / benetan besarkatzen / horrela ez / baina bihar berriz saia zaitez”. Lehen irakurraldian aipatutako ildotik urrun gaitzaketen ustea sor badakiguke ere, funtsean harremanak ere gudu-zelai direla aldarrikatzen dute poemok, maitatzeko eta harremanak izateko erak ere fermuki zedarrituta direla azpimarratzen baita.

Maite gaitut poemak berak aitortzen duen legez, “hitzek emandako legeen gainetik” idatzi du Ugadik bilduma: hizkuntzaren mugak xaxatu eta esanezin direnak adierazten ditu hala. Hotsen errepikapenak eta antzeko hitz eta egituren kateamenduak ezaugarritzen du urduñarraren idazkera. Hots, hizkuntza behartzen ongi daki poetak, baina baita hitzak maiz behartu egiten gaituela ere. Azken horren kontra eta egiaren alde forjatzen ditu hitzak, finean eta, esan bezala, mailu izan daitezen.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak