kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Kontra / Ane Zubeldia Magriñá / Susa, 2025

Marruskadurak, gorputza eta errealitatea Jon Jimenez / Gara, 2025-07-13

Joxe Azurmendi maisu eta pentsalari handia hil berritan eman diot amaia zutabe honi, eta ezinezkoa izan zait haren ideiekin lotura egitea. Modernitatearen matematizazio, mekanizazio eta homogeneizazioaren aurkako pentsalari militantea izan zen Azurmendi, diferentzien, askatasunaren eta giza animaliatasunaren aldekoa. “Haragi honek nahi du libre izan” idatzi zuen 1968ko “Manifestu atzeratua”-n (Susa, 2000). Eta, hain justu, pentsalari zegamarra aipatu gabe baina bere ideiak izan zitezkeenen gainean oinarriak jarriz, kezka eta mundu ikuskera berberetatik abiatuta ondu du “Kontra” (Susa, 2025) izeneko bere lehen poema bilduma Ane Zubeldia Magriñá (Hondarribia, 1994) kantari —Iñigo Muguruza zenarekin batera Lurra izeneko taldea sortu zuen—, itzultzaile -Ane Garcia Lopez bere izenez sinatzen badu ere— eta artistak —Mejillon Tigre kolektiboaren barruan—.

Nola deseraiki geure burua dena “kontra” dugunean. Nola utzi bazterrean kontzientzia modernoa, alboratuz eskuaira eta kartaboiz eginiko mundua. Nola bihurtu orain lerro zuzenak direnak gorputzaren mugimendu askearen dantzaldi. “Dantzatzea bada egotea / begirada erdia itzaletan / beste erdia argitan / lortu dut segundo batzuez / (hemenhemen) / geldi-geldi”. Mundua eskema zurrunen bidez pentsatu ez, baizik eta egote hutsa. Buruaz gorputzera begiratzera deitzen gaitu minak, zauriak. Michelangeloren “Pietá”-n bezala. Eta gorputza munduan denez gero, paisaiak ere hartzen du bere garrantzia. “Gorputzean daramat / munduaren zarata”. Ukimen bihurtzen dira begirada eta entzumena. Azala baita, finean, subjektu indibiduala eta mundua lotzen eta deslotzen duena.

Inguruan gertatzen dena azaltzeko ezintasuna ere bada lanaren oinarri. Hizkuntzaren beraren ezintasuna dena, orobat. Muga hori apurtzeko saiakera dira ia hautemanezinak diren hitz elkarketa eta banaketak. Errealitatearen azkartasun eta trinkotasuna adierazten dute batzuetan eta, bertzeetan, zentzu berriak sortzen dituzte.

Frikzioa. “Kontra egotea da / ukitzea”. Hala, kontra egote horretan, “kanpokoa” eta barrukoa” deritzogunen arteko distantzia leundu nahi da. Kultura eta naturaren aurkakotasun trinkotu eta artifiziala marraskatu. Bere izaera kontzientea atzendu nahian, flotatzearen irudia dakar Zubeldiak etengabe, itsasoarena. Isiltasunetik abiatzen da lana, abstrakziora bidean, eta konkreturako noranzkoa hartzen du ondoren. Ontologiatik etika eta politikara. Betiere gorputz ezberdinak ardatz hartuta. Zaurgarriak, hauskorrak, biolentzia bete-betean bizi dutenak: bideojoko batek gidatutakoak, prostitutak, hondartzen gorpu bilakaturik den etorkina…

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak