kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zahartzaroaren maparen bila / Arantxa Urretabizkaia / Pamiela, 2025

Zahartzeko modu bat Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2025-12-06

“Zahartzaroaren maparen” bila izenburuz eman du Arantxa Urretabizkaiak bere azken lana. Saiakera den liburu honek izenburu iluna izan dezake hasiera batean baina egileak lehen orrialdeetan argitzen duenez, iragan garaietan lur berrien peskizan irudikatzen ziren mapei egiten die erreferentzia. Hala bada, Urretabizkaiak zahartzarora gerturatu ahala, haren inguruko gogoeta batzuk pilatu ditu testu-bilduma honetan, eta haien oraino arteko hutsunea aldarrikatu du, literatur tradizioan begiratzen hasi zenean, ez baitzuen topatzen gaztaroari, haurtzaroari nahiz helduaroari buruz topatutako erreferentzia adina lan zahartzaroari buruz. Hartara, liburu honetan konkistatzeke dagoen lurzoruan barneratzen da Urretabizkaia esploratzailea eta gaur egun zahartzarotzat jotzen denaren inguruko auzietan zehar ibiltzen da: utzikeria, zaintza, ilusio falta… topiko guztiak jorratzen ditu.

Hasieran zahartzaroari buruzko erreferentziak urriak direla azaltzen bada ere, Urretabizkaiak bere hausnarketak hainbat egileren testuetan lagunduz planteatzen ditu eta horietan, nabarmentzekoak dira, bereziki, emakume feministen ekarpenak: Mari Luz Esteban, Laura Freixas eta Maruja Torresen lanek hasieratik amaierara arte laguntzen diote hondarribiarrari giza kondizio honetan topatzen dituen kontraesanak eta zalantzak proposatzeko.

Liburuaren formatuak irakurketa errazten du. Egunkari bateko zutabeen tonutik gertu eta apur bat luzexeagoak izanda, hausnarketarako beta hartzen du Urretabizkaiak, baina beti ere tonu testimonial batetik hizketan. Testu erreferentzial zientifiko bat sortzeko asmorik gabe, baizik eta, testuaren hasieran adierazten duen bezala, garai honetara hurbildu nahi duenarentzat makulu gisa funtzionatzeko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak