« Azurmendi reloaded | Gogorik ezak pentsamendua akabatu(ko) ote du »
Baden verboten / Iker Aranberri / Pamiela, 2025
Poesia bainua Jose Luis Padron / Bilbao, 2025-08
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak sustatzen duen Xabier Lete Nazioarteko Poesia Sariak lortu du bere bidea egitea. Bi urtean behin antolatzen den lehiaketa da, eta, poesia oso bizibide emankorra ez dela kontuan izanik, jende asko animatzen da lanak aurkeztera.
Lehiaketako VII. edizio honetan, Iker Aranberri eibartarrak jaso du saria, Baden verboten lanagatik. Sarituak dirua eta Jose Ramon Andaren eskultura bat jasotzen ditu. Eta lana Pamiela argitaletxeak argitaratzen du.
Gutxi-asko, epaimahaiak gehiena esan du. Batetik, lehiakide gogorrak izan dituela Iker Aranberrik. Eta bestetik, oso sakoneko poemak direla, eta liburua arretaz irakurtzen bada, konturatuko garela izenburu hori, Baden verboten, ez dela debalde jarritako kontua.
Alemanez idatzitako debeku ohar bat da titulua: Baden verboten. (Debekatuta dago bainatzea). Berak oso ederki kontatzen du poemetako batean, kontrazalerako aukeratu duten olerkian hain zuzen ere: bainatzera joan, arropak ur-ertzean utzi eta gero arroparik ez…
Izan ere, hori da, batez ere, Baden verboten (Pamiela, 2025) liburu hau: arropa bakarrik ez, paradisua ere galdu duen norbaiten ezinegonaren adierazpen erabatekoa eta askotarikoa.
Badago nostalgia elementu hori. Hobe esateko: memorian, oroimenean kokatzen da liburuaren ildo nagusia, alegia iraganaren eta orainaren arteko isurpen horren hausnarketan kokatzen da, eta, hor biltzen dira bizitza osoa eta heriotza osoa.
“Baden verboten” espresioak, batetik, debekuak gaztearentzat duen kitzikapena du bere baitan, aurka jartzeko motibazioa, eta badago, dudarik gabe, Euskal Herriko historiari begirako hausnarketa bat liburuan zehar, hau da, utopia, paradisu amestuen eta horien ezinaren inguruko hausnarketa. Eta bestetik, liburuan dauden erreferentzia historiko, literario, filosofikoen artean nagusienetako bat iruditu zaiguna, eta da, Heraklitoren espresio ezaguna: “ezin da ibaian sartu bi aldiz”. Hortik nostalgia, hortik oroimenaren garrantzia.
Hau da Iker Aranberriren lehen lana. Eta poesia den aldetik, asko estimatu diogu, eta bizitzarako orientabide gisa ere bai.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi