« Halandaze, prosa “homologagarri” baten alde | Desira eta izua »
Kontra / Ane Zubeldia Magriñá / Susa, 2025
Buztina bezala Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2025-07-12
Ane Zubeldiak diziplina asko jo ditu; itzultzailea, ‘Mejillon Tigre’ kolektiboko kidea (poesia eta gorputz adierazpenari loturiko elementu performatikoak —antzerkia, musika— lantzen dituen ‘spoken word’ genero hibridoaren erakusgarri), dantzan aritu da eta XXVII. Igartza Saria irabazlea. Horri guztiari gaineratu behar zaio hauxe dela kaleratzen duen lehen poema liburua.
Lau ataletan banatzen diren 64 poematan Zubeldiak hitzekin jolastu eta haiek bihurritzen ditu esperimentazio poetikoaren adierazle gisa. Erabiltzen dituen baliabideetatik honakoak nabarmendu daitezke: bertso laburrak, onomatopeiak eta hitzak idazteko distantzia, hots, batzuetan, haien arteko tartea luzeagoa; bestetan, itsatsirik; “(ezerezeanezdaezer)”, errepikapen kateatuek hots eta erritmo efektuak eragiten dituztelarik.
Efektu hori esanguratsua suertatzen da, musikan eta dantzan bezala, poema hauek gorputzaren mugimenduekin eta zentzumenekin, behin eta berriz agertzen den ukimenarekin, alegia, interpretatu ahal direlako. Dena dela, paradoxa dirudien arren, bere estilo poetikoa lasaia eta gogoetatsua iruditu zait, isiltasunaren eta uraren aipamenak (lakuak, ibaiak, itsasoa) nagusi. Izan ere, zer dago erabakigarri bizi garen garaian?
Zubeldiaren poemek bizitzeak dakarzkigun marruskadurak azaleratzen dituzte, eta begirada eklektikoaz identifikatzen ditu gaur egungo aferak, esaterako, migranteek jasotzen duten tratua, umeen bideojokoak, betikotu ezinezko bozkarioa edo inkonformismoa: “Ez dut epikan sinesten / eta / beraz / ez dut hizkuntzarik”. Bertsoen bitartez irudikatzen duen gizaki-izakia ez da zurruna, kontrakoa baizik, buztina bezalakoa.
Behatzen eta sentitzen duenari buelta eman nahi izan dio poetak. Eta, izenburuak iragartzen duenez, kontra jotze horrek zidor interesgarriak irekitzen ditu. Eskertzekoa hain usu ditugun igarobideak ez ibiltzeko.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi