« Zoriona, kaka zaharra | Atzo »
Atzo / Agota Kristof (Eskarne Mujika) / Elkar / Alberdania, 2003
Atzo Joseba Bergara / Hitzak & ideiak, 2003-06
Agota Kristof idazle hungariarraren lana zenbait euskal argitaletxeren ekimen pribatuak itzulpengintzari eman dion arnasari esker ezagutu dute hainbat irakurlek. Izan ere, gurean irakurle asko harritu eta liluratu zituen Alberdaniak plazaratutako Koaderno Handia izeneko liburu eder hark. Ordudanik, Agota Kristofen lana gustukoenen artean izan dute hainbatek eta, berez, ez da harritzekoa Literatura Unibertsala bildumaren barnean argitaratu den lan berri honen bila joan izana bat baino gehiago liburu-dendetara iritsi orduko.
Atzo izeneko honek ez du Koaderno Handia-ren indarrik inondik inora ere, baina hemen ere agerian geratzen da Kristofek literatura egiteko duen trebezia. Idazle ona da, inondik ere. Eta, gainera, bere lana Eskarne Mujikaren itzulpenarekin iristen baldin bada gurera, badakigu kalitatearen bermea duen liburu
baten aurrean gaudela. Oraingoan ere ez du hutsik egin Mujikak, eta dotore itzuli digu Agota Kristofen mundua. Koaderno Handia-n bezala, esaldi laburrak ohikoak dira oraingoan ere, korapilorik gabeko literatura sinple baina mamitsua eskainiz.
Deserria, maitasun ezinezkoak, erbestea eta bakardadea dira nobela labur honen osagaietako batzuk, baina pertsonaia bakartien barne-munduan eta miserietan murgiltzeko aitzakia besterik ez dira hauek egilearentzat. Izan ere, hein handi batean egilearen isla baita liburu honetako protagonista: Tobias. Idazlea eta erbesteratua. Itzultzaileak berak argi esaten digu liburuaren hitzaurrean,
nor den Tobias: Europako sortaldetik mendebaldera etorri zen gizon gazte bat da. Hamabost urte daramatza deserrian. Bizipoza falta du, bizitza neketsua egiten zaio. Dena da garestia, zaila. Beste errefuxiatu batzuk ezagutzen ditu. Eta haien miseriak. Badaki zein den gogorra atzerrian bizi berri bati ekitea; arrotza izateak berez dakarrela bakardadea; bakardadea eramangarria egiteko, norberak beste errealitate batzuk sortu behar dituela, ametsak asmatu.
Gurean badakigu zerbait honetaz. Deserriaren bakardadean literaturaren bidetik murgiltzeko liburu atsegina eta gomendagarria da hau.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez