kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Düsseldorfeko txibatoa / Karlos Linazasoro / Erein, 2025

Hiltzeko mila modu Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2026-03-28

Düsseldorfeko txibatoa Espainia hegoaldean, Andaluzian, bizi den alemaniar baten testigantza da. Karlos Linazasororen estilo bereizgarrienean, umore beltza, parodia eta are satira ere, nahasten ditu bere egunerokoaren berri ematen digun gizon honen ikuspegiak. 100 orrialde eskaseko liburu honetan umorea bilatuko du irakurleak ipuin luze baten moduan edo, nondik begiratu, ipuin laburren bilduma batean.

Tarteka absurduaren zantzuak dituen ipuin bidezko kontakizunak, Karl Alemaniako “txibatoak” Espainia eta espainiarrak zein modutan ikusten dituen eta nolako hartu emana duen haiekin ezagutzen dugu. Antza, alemaniarrak, nazismoaren oihartzun psikoanalitiko batez eri, legea betearaztearen oinordeko ikusten du bere burua eta inguruko herritarrak salatzen ditu arau-hausterik txikienean harrapatzean. Badago hor satira bat, guztiok, zentzu psikoanalitiko Foucaultianoan, barnean dugun poliziarena. Parodia bat ere ikusi uste izan dut, orokorrean, munduarekin haserre bizi diren herritarrena. Testigantzak aurrera egin ahala, liburua konplikatzen da, protagonistarengan garapen bat antzematen da: herritar burubero horren irudia urtzen hasiko da eta sadiko baten itxura hartzen hasiko da. Tamalez, parean topatzen ditun espainiar topikoaren herritar desitxuratuek, zorigaiztoko amaiera izaten dute eta ia kapitulu bakoitzean heriotza bat agertuko da.

Heriotza bakoitzaren aurrean alemaniarrak eta topatzen dituen herritarrek izaten dituzten elkarrizketa absurduki filosofiko eta traszendenteek eragiten dute Jose Luis Cuerda espainiar zinemagilearen estiloa gogoraraztea.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak