kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Guztia urruntzea da / Hasier Larretxea / Susa, 2025

Iraganaren puskak Asier Urkiza / Berria, 2026-03-22

Emari handiko idazlea da Hasier Larretxea, argitalpen ugarikoa; hamar liburutik gora biltzen ditu hogei urte eskaseko ibilbidean. Batik bat poesiari emana, gaztelaniaz zein euskaraz argitaratu du. Guztia urruntzea da du izenburu bere poema liburu berriak, Susa argitaletxearekin ateratako estreinako lanak. Oinordetzaren eta norbere identitatearen arteko norgehiagoka da gai nagusia, gai errepikakorra Larretxearen obran. Iraganeko uretan murgildu da autorea, haren puskekin zer egin hausnartzeko.

Poetak bere buruari egindako galderez beteta dago liburua. Iraganari begira, bere identitateari neurria hartu nahian ari da. Min bat, galera bat sumatzen da liburu osoan zehar, eta hustasun horren oihartzunean desegiten dira poetak egindako galderak. Zalantzak dira, beldurrak akaso, galde tonuan baino ahoskatu ezin daitezkeen aitorpen erakoak. “Sua itzaltzen bada,/ itzulerako bidea kausituko dugu?” azkenengo galderaren inguruan dantzatzen dira gainerakoak. Eta irakurleak bere buruari galde diezazkiokeenak: “Zer geratzen da behiala izan ginenetik?”, “ba al da zerbait erreskatatzerik garai batean uko egindako herentziatik?”, “etxerik bada?”.

Batzuetan balirudike ezezkoan dagoela Larretxea, izenburuak gaztigatu bezala, guztia baita urruntzea. Eta “oroitzea/ sator zuloekin/ tupust egitea” delako. Beste poema batzuetan, berriz, etxea ezin berreskuratzeak sortutako zurztasuna igarri daiteke; alegia, iraganeko aingura galdu izanak piztutako etorkizunarekiko larrimina. Edo, bestela esanda, lur ezegonkorrean pausoa kokatu erabakitzeko ziurtasunik eza. Ildo itxaropentsuagoa ere antzematen da, azkenik, posible balitz bezala iraganaren puskak identitate gaurkotuan txertatzea. Hori ez ote den, izan ere, identitatearen nolakotasuna bera. Iraganaren galbahetze bat etorkizunerantz, zatikatu eta badaezpadakoa.

Hiru atal nagusitan banatuta dago liburua. Sumatu daiteke haurtzarotik helduarorako halako ildo narratibo bat, maila sinbolikoan betiere. Lehenengo ataleko poemak gehiago lerratzen dira deskribapen patxadatsura —metaforak ugariak izan arren— eta indar espresibo handiagokoak dira gainerakoak, bortitzagoak nolabait. Liburuaren alderdi interesgarrienetako bat da Larretxeak herentzia —edo etxea, edo familia, edo erroak— eta naturaren artean planteatutako jokoa. “Zer da herentzia, zer ortzia?”, dio azkenengo bertsoetako batek eta bien arteko joko lauso eta malenkoniatsutik hazten dira poemak. Emankorra da paisaien, tokien eta identitatearen gurutzaketa. Hala ere, ez dira egoki ustiatzen poemetako hainbat sinbolo eta maiztu samarrak suertatzen dira beste batzuk. Aipatu lausotasuna, hortaz, antzutasun bihurtzen da zenbaitetan, baliabide poetikoen aldizkako kamustasunagatik eta esaera jakin batzuen errepikapenagatik. Ez da poema guztien kasua, haatik. Tarteka ale ederrak ere uzten baititu Larretxeak, imajina argietan bermatzen denean batez ere.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak