kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Ulhaintsaren negarra / Jon Garmendia / Elkar, 2026

Itzuleraren testigantza bat Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2026-04-03

Jon Garmendia “Txuria”-k (Urnieta, 1972) “Ulhaintsaren negarra” (Elkar) poema liburua argitaratu du berriki. Ezaguna zutabegile eta musikari nahiz letragile gisa —Etzakit, Esne Beltza, Berri Txarrak, Patxuko Nice…—, liburuan eman du orain bere ekarpena. Poema liburuan bere deserriko bizipenak bildu ditu. Hartara, zazpi ataletan banatuta, haurtzaroko, gaur egungo, deserriko, itzaleko nahiz kartzelan emandako egunetako kronika egiten du orriz orri. Poetak bere bizitzaren atzera begirako ariketa bat egiten duenez, iragan aditzak dira ugari lehen ataletan, baita Garmendiaren lirikan ohikoak diren erreferentzia sinbolikoak ere oso presente dira.

Iraganean, askatasunari erreferentziak ageri dira: argia, haizea, natura… Aldiz, ziega garaikoak edo ihesaldikoak, iluntasunak eta antzerako irudiek zeharkatuak daude. Era berean, tonu narratiboko bertso-lerroak dira hauek; poetak ez du elipsian ezkutatzen pentsatzen duena eta, testigantza tonuari lotuta, lehen pertsonan espresatzen dira emozioak. Hala ere, norberaren historia inguruko askorena delako kontziente, pertsona singularretik pluralera iragaten dira etengabe Garmendiaren pentsakizunak.

Ernesto Sabatok (Rojas, Argentina, 1911 – Santos Lugares, Argentina, 2011) zioen haurtzaroa dela aberri bakarra: horrela izanik, aberria natura bihurtzen da hemen, jada naturatik urrun bizi den poeta baten eskutik. Hala, poemategiak, izaera testimonialekoa izanagatik ere, euskal tradizioko irudiak aztertzen ditu, bere testuingurura egokituz. Azken aurreko atalak, etorkizunera begira, liburu osoari zentzua emateko balio du: poetak, herrira bueltan, deserriaren orbanak sendatuak ditu.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak