kritiken hemeroteka

8.636 kritika

« | »

Amua / Aritz Gorrotxategi / Elkar, 2019

Amua Txema Arinas / uberan.eus, 2020-01-29

Ez zait askotxo gustatzen poesiaz idaztea, poesia izanda ere oso txikitan gozatu egin ditudan euskarazko lehenengo idatziak, Gabriel Arestirenak hain zuzen, nire haurtzaroarekin berehala, zuzenean, estu-estuan, batzen nautenak, alegia. Poesiarekin hainbat gauzarekin bezala, gehienekin egia esanda, betiereko diletante izaten dut nire burua. Edo bestela esanda, ardoarekin bezala badut susmoa ardo on baten nondik norakoak ondo bereizten dakidala, ez baldin bada gainetik soil-soilik; baina, ezin dut ordea, ez dakidalako, ego apika nahi ez dudalako, ardoaren ezaugarriak behar bezala edo azaltzen, ez behintzat taxuzko sumelier batek abilki egingo lukeen bezala. Gauzak horrela, utz diezazkiegun Aritz Gorrotxategiren Amua izeneko poemategiaren kritika aditu eta burutsuak egiazko kritikalari benetan saiatuei eta ekin diezaiogun ardoak edaleari eragindako zirradari.

Ardoarekin bezala kalte egingo ez didan poesia irakurtzen saiatzen naiz, hau da, banekiela aldez aurretik Amua izeneko poema bildumak nola edo hala asebeteko nauela Aritz Gorrotxategiren mundu literarioa oso gustuko zein gertuko dudalako aspalditik, atsegin dut berak idazten duen gehiena ondo asko islatzen omen baititu nik ere gogoan ditudan hainbat kezka edo minberatasun. Gauzak horrela, Amuaren poemetan murgiltzera noalarik badakit, edo gutxienez sumatzen dut, agian handiustekeria galanta izanda ere, aitor dut, zer edo zer topatuko dudala nire barne kezka zein sentiberatasunarekin edo bat egingo duena ia ezinbestez. Eta ez baldin bada horrela, badut ustea ordea haren poemek nolabaiteko zein berezko gogokidetasun bat eragingo didatela. Zer dela eta diot hau guztiau? Ezer baino lehen zintzo jokatu nahi dudalako lerro hauen balizko irakurleekin. Poesia dut letreetako arterik subjetiboena, nor eta nolakoak garen aitortzeke batere zentzurik ez duena, gure burua ondoen ezagutzera beste edozein adierazpidek ez bezala laguntzen gaituena.

Bestalde alde, aitor ere dut poesia liburuak irakurtzeko ohitura berezi bat dudala, ez baldin badakit aldiz norainoko berezia, poema guztiak errenkadan leitu ohi ditut, maiz ere oso gainetik, gerora, nolabait zein ezustean edo auskalo zer nolako printzarengatik erakarri nautenak, edo gutxieneko interesa sortu didatenak, behar bezala, hots, ezarian, ernai eta batik bat hausnarrean berrirakurtze aldera. Esan liteke, poemategiaren izenburuari ohore eginez, nire gogoa amuari lotzen lortu duten poemak banan-banan eta batez ere ezari-ezarian berrikurtzeari ekiten diodala hurrengo egunetan, egunean poema bakarra behar bezala dastatzearren zein gogoeta egitearren. Horrenbestez, lehendabizi eta doi-doi takada batean egindako irakurketak balio dit gutxienez azaleko zenbait gauza somatzeko. Aritzen poemategi horretan sumatu ditut gure gizartearen edota edonongo zein edonoizko gizabanako gehienen hainbat ideia (aurre)iritziren zamaren kontrako hitz zintzo eta zuzenak, agian demaseko idealismoaren ajeak salatzen dituztenak, aspaldi zein arestiko idealismoek eragindako ekaitzen osteko barea agerian uzten dutenak, oraintsuko harrizko konbentzimenduak edo ustekeriak salatzen dituztenak.

Zer epika dago / Inoiz mugitu nai / Ez izatean? / Gu ere ez gara / Lehengo berak / Bidean galdutakoa / Zerrenda dezakegu, / Baldintza bakar batekin: / Abokaturik ez, / Debekatuta dago / Inori ezer egoztea

BIZITZAREN AMUA

Eta ekaitzarekin batera itsasoaren etengabeko presentzia poema gehienetan barrena, denon garen subjetu historikoaren barne kezken gorabeheren metafora edo. Bizitzaren parekoa ei den itsaso hori:

Federik ez izatea, horretan / Ez sinestea, eta, hala ere, / Grabitatea hautematea. / Harea bere itzala jaurtitzen, / Harriak ezkutatzen dira / Itsasoaren sakonean.

AXOLA IZAN ZITZAIGUN HORI

Itsasoak badaki zein bide jarratiu, / Maparik gabe jotzen du harkatiza, / Asmo txarrik gabe, gezurrik gabe. / Zer daki itsasoak hirigintzaz? / Ez da makurtzen bidegurutzeetan / Ezta kai muturretan ere, / Jolas eta jauzi dabil, haurren parte, / Kostaldea txikitzen du ohartzeke, / Jendea laztantzen eta irensten

ITSASOAK BADAKI

Itsasoa, ekaitza eta, nola ez, euria ere nabarmen dira, zipriztintzen gaituzten poemak dira, hau da, nolabait gogoeta egitera bultzatzen gaituztenak nola edo hala gizakiak berotzen dituen idealismoa epelduz.

Euria hasten duenean / Hizketan jarraituko dugu, / Gure hanka nagiak / Ontzi bihurtuko dira, / Orain arteko minetik / Olatu eme-amultusen gainean / Urruntzeko

EGUN GOGOANGARRIA

Baina baldin badago delako idealismoa are ageriagoan jartzen duena, agian dagoeneko nahikotxo xahutuak diren aipu klasikoak alde batera lagata, hori da benetan hunkigarria den Historiaren lezioak izeneko poema, gure historia txiki eta hurbilegia ezin hobeto, ezin gordinagorik, laburbiltzen duena poesiaren egiazko indarra argi eta garbi erakutsiz.

Fededun alistatu zinen, / Laguntzeko asmoz. / Bazenekien, ordea, / Gerra luzea izango zela, / Gezurrez eta tranpaz josia // Gezurrak besteenak zirela / Esan zizuten, eta zuk / Itsu-itsuan sinetsi. / Maite, ez zenuen maite / Zure izenean inork / Minik ematea, / Inork inor hiltzea, baina / Beharrezkoa zeal / Errepikatzen zenion / Zeure buruari, / Ala besteak ziren / Hori zabaltzen zutenak? / Azken batean, / Esandakoa betetzen zenuen, / Hori baino ez. Aginduak // Azkar hazi zen

Gorrotoaren lorea, / Zirrikitu guztietan, / Armiarma-sareak / Bezain hilgarri. // Gutxika, ohartu zinen / Ez zenuela bat egiten / Hasierako fedearekin, / Baina beldur zinen, / Gauza jakina baita / Traidoreeek garesti / Ordaintzen dutela. // Zure ezagun hira / Hil zutenean ere, / Isilik geratu zinen, / Nahiz bazenekien / Hark ez zuela / Ezer txarrik egin. // Alderdia bitan banatu / Eta erdi batek / Iskiluak gaitzestean, / Gutxigatik / Ez zinen ausartu zu ere / Pauso txiki bezain / Astun hura ematen, / Hain zen indartsua / Zalantzaren harra… / Orduan ere // Kritikotzat zenuen / Zeure burua. / Egiari zor, / Beti izan duzu // / Orain bukatu da dena. / Orain, hura guztia / Hasieratik / Gaitzetsi zutenenen / Taldean zaude, / Ala… artaldean / Zaudela esatea ote / Egokiagoa? / Historiak lezio bat eman dizu, / Nahiz oraindik tematzen zaren / Zu hari lezioak ematen. / Horretan ez zara aldatu.

HISTORIAREN LEZIOAK

Azken kritikak

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Paloma Rodriguez-Miñambres

Esker onak
Delphine De Vigan

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Enarak
Bernardo Atxaga

Irati Majuelo

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor

Aritz Galarraga

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Joxe Aldasoro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Mikel Asurmendi

Odola kantari
Unai Elorriaga

Asier Urkiza

Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins

Nagore Fernandez

Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Iraitz Urkulo

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Mikel Asurmendi

0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar

Maddi Galdos Areta

Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

Hedabideak