« Enarak azaro urrunetatik | Umorea futbolaren gainetik »
Egunero hasten delako / Ramon Saizarbitoria / Lur, 1969
Lehen bezala Jose Luis Padron / Bilbao, 2019-10
Egunero hasten delako liburua berriz argitaratu dela eta, Arantxa Iturbek Euskadi Irratian egin zion elkarrizketan honela azaldu zuen Ramon Saizarbitoriak berak zein izan zen 50 urte bete dituen nobela idazteko zergatia edo abiapuntua:
“Ez dakit zenbat urte izango nituen, nerabe… gaztexeagoa izango nintzen, ez dakit… baina gogoan dut Gipuzkoako kostako herri batean neska baten hileta, eta galdetu nuen ea zer gertatu zitzaion. Badakizu, gainera, heriotza nola zen herri txiki haietan, kanpai hotsek herri osoa hartzen zuten eta oso giro tristea izaten zen, heriotza presente izaten zen, niretzat, behintzat, Donostiatik joanda… Eta esan zidaten neska batek bere buruaz beste egin zuela, sabelari tiroa jota eskopeta batekin, haurdun zegoelako. Eta hori ez nuen sekula ahaztu. Eta konturatu nintzen, ezagutu nuen beste errealitate bat non abortua ez zen festa bat, baina ez zen tragedia bat, zen, ba, modu errazean konpontzen zen zerbait. Eta kontraesan horrek, nik uste, bultzatu ninduela nobela idaztera”.
Leku batean tragedia izugarria izan litekeena, 500-600 Km-ra ez da, ez hainbeste, behintzat. Kontraesan krudel hori izan zen abiapuntua, eta abortatzen duen neska gazte baten ibilbidea azaldu zuen, demostratuz euskaraz ere izan gintezkeela modernoak, eta abortuaren aldeko jarrera argia erakutsiz.
Garai hartan euskal literatura ez zuen zer ikusirik orain egiten denarekin. Orain dela 50 urte euskarak bide modernoagoak hartu behar zituen, batez ere elizako edota etxeko hizkuntza zelako, kalean ez zegoen erabiltzerik, debekatuta zegoen. Gure kultura, gehienbat, elizgizonen eskuetan zegoen, eta Egunero hasten delako ekarri zuen aire freskoa: urbanoa da, gaia ere berria zen, 1968ko garaian kokatzen da —urte horretan bukatu zuen idazten, eta argitaratu 1969an—, giro hartakoa da, “gazte hiritar normal baten jarduna” nabarmentzen du idazle donostiarrak. Eta denborarekin euskal nobelagintza modernoaren ikurtzat hartuta eraiki du bere ibilbidea. “Beno, norbaiti tokatu behar eta, adin kontua, Txillardegiri eta bioi tokatu zitzaigun bidea aldatzea, ekarpen berriak egitea”.
Hori da hain zuzen hizkuntza, kultura txikien etorkizuna: kalitatea eta ekarpen berriak. Lehen bezala.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez