kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Enarak itzuli dira / Gari Berasaluze / Booktegi, 2019

Enarak azaro urrunetatik Igor Estankona / Argia, 2019-09-29

Gari Berasaluzeren (Getaria, 1975) bide zirkularra oroiminarekin hasten da, eta bukatzen da etorkizunera begira: “Zurekin besarkatu ditudan hirien/ postalak biltzen baditut,/ ez da nostalgia izeneko hotel batean/ gauak pianoaren ondoan igarotzeko.// Noizbait/ zure larruaren kolorea izan duten/ lekuei begira esnatzeko baizik”.

Edo agian ez zen inoiz halako maitasunik egon, eta saudade horrek bizi gaitu, Habanan. Banderak, krabelinak, ezpainak, rona, hara idazlearen begietako eremu semantikoa. Hotelak, musuak, ametsak, trenak, horra Gari Berasaluzeren beste aletegi sentimental bat.

Intimitate publiko bat landu du poetak orrialdeotan, non mundua eta norbera ez dauden isolaturik, baizik eta harreman betean: “Hala ere, ez genuen kalkulatu/ (…)/ eguneroko bossa nova salsa samba eta kunbia festak,/ (…)/ galduko genituenik”.

Gorputzak joan ziren baina paisajea hor da. Gutunak bueltatu zaizkio poema bihurturik. Badiotsuet: Enarak itzuli dira txorien euren ibilbidearen antzekoa da, ez dakiguna non hasi eta non bukatzen den.

Ezagutu genuen eta atzera hona datorren Gariren betiko eskua presente dago, ezinbestean. Orraztuko zituen hitzak eta mugituko zituen ostrakak baina, ez alferrik, “arkeologiatik hurbil dagoen poema sorta” da hau, aspaldi zirrimarratutako piezak denak batera. Idealen eta irudi erromantikoen nahastea dakarte, eta bere estilo bereziak eder bihurtzen du urteek ekarritako galera oro, gozoki xamur arratsalde euritsu bat leihoan. Oparitu digu beraz liburu bat ederra, inarrosi dizkidana gure belaunaldiaren memoria eta borroka galduak. Izan ere Urrutikoetxearen kontzeptu horretatik datoz Gantzarain, Cano, Serrano, Aldai, Berasaluze. Eta gu, betirako Vladimir izango ginela uste genuenok, esnatu ginenean “hipoteka han zegoen oraindik”.

Monterroso eta Sarri, Casablanca eta Chiapas, klasikoetan klasikoena ez al da izango orain poesia mota hau, zeinaren gailur gorena den Gari Berasaluze, bere musikalitate, irudimen eta sentsibilitate itzelarekin? Nork jakin. Zelan dakite enarek, bada, hegoalderantz egin behar dutela?

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak