« Lehen bezala | Dokumental itxura duen liburua »
Derbia / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2019
Umorea futbolaren gainetik Aitor Francos / Bilbao, 2019-10
Badago Euskal Herriko literaturan umorerako joera arrakastatsua, liburuak entretenigarriak eta arinak egiteko asmo zintzoa. Hor daude, besteak beste, Jon Arretxe eta Joxean Sagastizabalen izenak, idazle askoren artean, hainbat eta hainbat argitalpen izan dituzten liburuekin, garai batean euskaltegietan maiz gomendatuak zirenak, euskararen ikaskuntzarako bide ona barrearen bitartez izan daitekeelakoan. Joan Mari Irigoien, dena den, ez da bereizi idatzi dituen obretan bakarrik umoreagatik, drama epikoa eta nobela arrunta, haur eta gazteei zuzendutako literaturarekin batera, ukitu ditu sarritan (baten batek Babilonia izango du gogoan, non estiloa errealismo magikotik nahiko hurbil zegoen) eta, era ugaritsuan, beste zenbait genero, poesia batik bat, inoiz alde batera utzi ez duena. Joan Mari Irigoienek Euskal Herriko letretan leku adierazgarria betetzen du nobelagile gisa, hala garrantziaz nola ospez. Baina poztekoa da beti bera bezalako idazle batek normalki egiten duenaz aldentzean ahots berezi eta estilo fresko batekin baldin badator. Askotan Irigoienek nobelagaitzat nagusiki Euskal Herriko espazioa hartzen du, hemengo ardurak, baina bere lurraldea izatearen gainetik, esanahi sinbolikoa ere iradokitzen zaigu, Irigoienenak beti karga etnografiko handiko eleberriak direlako. Gaiak ere errepikatu ohi ditu, futbolarena, zehazki, Odolean neraman agertzen baitzen. Derbia (Elkar, 2019) honetan, futbol zaleen munduan sartzen da guztiz Irigoien, Athletic-eko eta Errealeko norgehiagoka mitikoak gizartean duen eraginean. Derbi hitza, berez, hiri edo herri bereko bi taldeen arteko lehia izendatzeko balio du. Irigoienek, edozelan ere, liburu honetarako, nola edo hala, Roald Dahlen, Tom Sharperen eta Eduardo Mendozaren moldea jarraitzen du. Derbia-n perfektu dago egituraturik kontakizuna, denboraren dosifikazioa, berba-jokoak, euskara bera memento orotan dotorea eta jostalaria. Egileak atal bakoitzaren aurrean, sarreratxo bat jartzen du, bertan zer irakurriko denaren laburpen irrigarria. Idazkera txukuna eta garbia du Irigoienek, ez dago ezer ez soberan, eta, egia esanda, behin baino gehiagotan deskribatzen dituen eszenak eta ikuskizunak parodikoak dira, eta beraz, erabat surrealistak, ia gertatu ezinekoak, baina dibertigarriak. Umorearena ez da bide erraza arrakastatsu irteteko, baina Irigoien lehenengo orrialdetik ustekabean harrapatzen du irakurlea bere sarean eta algara ugaria sorraraziko diona. Asmoz eta jarreraz, nobelaren funtsa futbolaren inguruan sortu ohi diren elkarrizketak, gorrotoak, burugabekeriak eta egoera ezatseginen salaketa da. “Kolokialismoa”, fartsaren tonua, hitz jokoak, han eta hemen, dena betetzen dute Derbia-n: komedia lotsagabea, ausarta, betidanikoa eta, aldi berean, modernoa, XXI mende honen kronika ere egiten diguna. Atsegina ziztu batean irakurtzeko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez