kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Disoluzio agiriak / Jose Luis Otamendi / Susa, 2019

Aldarrikapen poetikoak Javier Rojo / El Correo, 2019-04-13

Jose Luis Otamendiren poesiak inguruko errealitatean ditu bere erroak: errealitatetik abiatzen da eta errealitatea azaltzeko asmoa du. Baina batzuetan errealitate hori, hemen eta oraingoa izanik, talkan geratzen da subjektu poetikoaren barnean eraiki den irudiarekin. Talka honetatik sortzen da “Disoluzio agiriak” izenburuko poema-liburu hau. Subjektu poetikoa konturatzen da denbora aurrera doalarik inguruko mundua aldatzen doala, eta neurri handi batean subjektuari ezinezkoa zaio aldaketa horiek beren osotasunean onartzea. Beste hitzetan esanda, bere ideiak eta printzipioak, bizitza antolatzeko eta hari zentzua emateko balio izan dutenak, zaharkituta geratu dira, eta ez berez okerrak zirelako, baizik-eta inguruan jarrera zinikoa nagusi delako. Eta subjektuari kosta zaio jarrera ziniko horrekin bat egitea.

Bestalde, subjektuak mundua ulertzeko zuen modua politikoa zen oso. Planteamendu politikoek adierazten zioten zein zen bere tokia eta jarrera horrek “herritasunarekin” zuen zer ikusirik. Osatu gabe zegoen herria, erdizka baizik existitzen ez zena, osotasunean ikustea zen helburua. Baina helburua bete baino lehen, herria disoluziora eramaten duten osagaiak nagusituz doaz. Talka, beraz, ilusioen eta errealitatearen artean, kasu honetan zentzu politikoan ulertu behar delarik. Honelako egoeran subjektuak beste nonbait bilatzen die zentzua bere planteamenduei eta, ia oharkabean, bigarren mailako idealizazioa agertzen zaio. Jarrera honetatik ulertu beharko lirateke Kataluniari eta hango egoerari buruz egiten diren erreferentziak. Izan ere, horretaz hitz egiten denean, ez baita errealitateaz mintzo, errealitate bat eraikitzeko desioaz baino, eta desio horrek behinolako planteamenduek oraindik ere zentzua dutela adierazten du. Edota, aurreko belaunaldikoez (amaz, adibidez) egiten diren aipamenak: hauekiko lotura inguruko errealitatearekin lotzen duen haria baino indartsuago baita.

Otamendiren poesia, beraz, ideia batzuen aldarrikapena izan daiteke. Inoiz, baina, ez du panfletoaren izaerarik, eta ideia hauek elaborazio poetikoaren ondorioz denboraren igarotzearen aurreko jarrera existentziala azaltzeko ere balio dute.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak