kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Poesia kaiera / Cesare Pavese (Ion Olano Carlos) / Susa, 2019

I tuoi occhi Igor Estankona / Argia, 2019-04-07

Cesare Paveseren nobela eta ipuin neoerrealistek beharbada ez, baina bere poesiak gaur-gaurkoa izaten segitzen du. Uzta urriagoa izan arren neurtitzetan, hordigarria da ardo hori: Paveseren irudien potentzia. Eta irudi horietatik unibertsalena hartu eta Xabier Letek jarri zuen “Etorriko da zure begiz heriotza”, eta Migel Anjel Unanuak “Etorriko da heriotza eta zure begiak izango ditu”, eta Itxaro Bordak “Heriotza etorriko da eta zure begiak ukanen ditu”, eta Joseba Sarrionandiak “Helduren dun heriotza eta heure begiak ukanen dizkin”, eta Txema Larreak “Heriotzea jinen da eta zure begiak idukiko”…

Eta Ion Olano Carlosek “Helduko dun heriotza hire begiz” dio bere itzulpenean, Munduko Poesia Kaieren 29. zenbakian, Paveseren (Santo Stefano Belbo, Cuneo, Piemonte, 1908 – Torino, 1950) poesia triste, ederrari dedikatutako hirurogei poema amultsuko liburu fin eta era berean amaigabe honetan.

Cesare Paveserentzat poesia suizidioarako bere bidean ehundutako beldur eta pesimismoen sarea da, ez zuena, finean, salbatu. Hautsen kontra ez baita sarerik. Torinoko Roma hotelean lo egiteko bere medizinaren hamabi, hogei, batek jakin zenbat zorrotxo hartu zituen batera; han joan zen: “Oro dun gauza bera/ igaro denez denbora/ egun batez heldu hintzen/ egunen batez hilko haiz./ Norbait zendu egin zunan/ aspaldian,/ norbait saiatu zena/ baina jakin ez zuena”.

Melville, Faulkner, Whitman, Dos Passos. Narratiban gizaki berri komunistaren arrastoa igartzen zitzaion gisa berean Paveseren poesia beste estetika batek bizi du, poesia du arean tragikoagoa, eta ematen du batzuetan bizitza eta zoriona ukatu egiten dituela, ez diola utzi nahi bere buruari ezelango ametsik: “Sufrituko dinagu egunsentian/ udaberriaren bisaia”.

Axolagabeki egiten die so gauzei. Heriotzak du dena mediatizatzen bere poesian. Hain da distantea. Eta hala ere bulkada hor dago, erreala da bere begirada, poesia formal horren atzean bada bihotz bat, gainontzekoekin komunikatu gura duena, bizitzako arazo zentraltzat baitauka zelan apurtu bakardadearen katea, zelan jarri harremanetan besteekin. Idaztea ere horrexetarako bidea baino ez zen izan beretzat: “Lur baten antzekoa haiz/ inork esan ez duena./ Hik ez dun deus itxaroten/ ez bada hitza/ hondotik erneko dena/ adaxka arteko fruituaren antzera”.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak