kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Denboraren izerdia / Xabier Montoia / Elkar, 2003

Heroiak eta traidoreak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-03-30

Heroiaren eta traidorearen gaia berriro Euskal herrian kokatuta. Oso pelikulako gaia, liburuaren aurrealdea ere oso pelikulakoa den bezala, itzal-argitan ageri diren pistolero horiek, lerroan jarrita norbaiten bila balihoaz bezala. Protagonista Jon Ezenarro da, zine-produktorea, Sam Peckinpah maite duen produktorea. Baina nire galdera da, nork ez du Sam Peckinpah maite? Jon Ezenarrok bere iraganeko historia du, egunen batean lehertu egiten zaiona, hankaz gora utzirik haren izaera. Izan ere, Jon Ezenarro, garai batean ETAkoa izan bazen ere, polimilia hain zuzen, beste asko bezala.

Orain, ordea, ez du zerikusirik ETArekin; alderantziz. Batzuek halakoak izendatzeko “damutu” hitza erabiltzen dute, zentzu peioratiboan, baina ez naiz hasiko damuari buruz pentsatzen dudana hemen esaten. Hori nobelaren lehen zatian gertatzen da. Lehendabiziko orrialdeetan ematen zaigu Jon Ezenarroren erorikoaren berri. Eta lehen zatia, Madrilen gertatzen dena, nobelak dituen bietatik topikoena da, nire iritzian; gutxien aportatzen duena.

Jon Ezenarro, nobelaren bigarren zatian, bere sorterrira joaten da, bere ama bisitatzera. Uda da Gasteizen, Montoiak, itxura denez, ederkien ezagutzen duen hirian, eta han, hiriburu horretan, bere iragana etorriko zaio bila, bere iraganak joko du bete-betean, iraganak soilik dakien bezala.

Han aurkituko baitu berak, ustez, betiko ahaztua eta atzean utzia zuen mundua. Bukaera efektista eta trukulentoa da; nobelan zehar dabilen tesia agerian uzten duena. Baina aitortu behar dut, bigarren zatia, batez ere, ondo eramana dagoela, eta ez zaiola indarrik falta. Nire arazoak bestelakoak dira, Montoiaren nobela honetan, fikzioaren izenean, bizi diren pertsonaiak azaltzen baitira, izen eta abizenekin, denak maila berean, plano berean alegia, eta ez dakit noraino den hori, ez zilegi, literaturan dena baita zilegi, baizik eta etikoa. Baina tira, idazleak berak jakingo du zergatik fikzioaren izenean bizitzara egiten duen jauzi hori, jakinik bakoitzari berea eman behar zaiola, fikzioari fikzio eta bizitzari bizitza.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak