« Heroiak eta traidoreak | Maitasun mugagabea »
Iraupena eta lekukotasuna (Euskal literatura idatzia 1900 arte) / Patxi Salaberri Muñoa / Elkar, 2003
“Hogeita hamar urte igarota ura bere bidean” Mikel Asurmendi / Irunero, 2003-04
Aspaldian ez genuen saiakera libururik gure lerroen artera ekartzen. Oraingoan literatura hizpide duen saioa dugu aipagai: Euskal literatura idatzia, 1900 urtera artekoa. Gure idazle klasikoak gogoan, gure historiaren lekukotasun albora ezina da liburua.
Orain hogeita hamar bat urte euskal mundura jalgi edo ernatu nintzen pertsona naiz ni neroni. Niretzat, frankismoaren diktaduraren azken astinaldietan, euskal mundura ernatzea, Euskal Herria existitzen zenez jabetzea izan zen. Frankismotik oraingo aro honetara trantsizioan, berriz, euskaraz jabetzea izan zen nire zeregina. Zeregin hartan Enrike Zabala “Euskal alfabetatzeko literatura” liburuarekin topo egin nuen, liburua euskal literaturaren historiaren erakusgarria eta bidelaguna izaki.
Euskal Herria bazegoela ohartzetik euskal literatura bizirik zegoela ohartzera pasa nintzen. Alabaina, historian euskal literatura izana zela ere ezkutatu zigutenez jabetu nintzen. Giza historian euskaldunak ukatuak izan garela alegia. Hogeitaka urte eta gero Patxi Salaberri Muñoaren “Iraupena eta lekukotasuna” liburuarekin egin dut topo. Eta enkontrua zinez zirraragarria izan zait. Aitzin Arotik Erdi Arora bide egin nuen orain hogeita hamar urte, eta berriz ere halaxe egin dut Patxi Salaberriren saioa oparo honen alboan. Baita haratago edo honantzago bide egin ere.
Hasi bezain laster gure burua estimatzearen beharra gogoratzen digu egileak, baita euskal literaturaren ernamuinean barrena ederki eraman ere liburuan barrena. Euskara mundura jalgi zenekoa garaia landu du, baita orduko gure idazle maisu baten aipuaz gure burua ernatu ere: “… uste dut eskribuz ere behar dela entseiatu eta trabailatu”.
Halaxe egin du Patxi Salaberrik. Patxik idatz molde landuaz berritu digu euskal literaturaren historia, baita modu didaktiko apain batez paratu ere. Entseiatu da eta entsegu paregabe bat burutu du. Gure izaera konplexua gorabehera, izan ginela eta izan bagarela kontatzen digu. Gure historia idazten hasi zenetik, “Mila urte ygarota ura bide videan” testuaren lekuko hura gogoan, iraupenaren eta lekukotasunaren saio paregabea da 1900ra arteko euskal literaturaren kontakizun berri hau. Nirekikoan “Hogeita hamar urte igarota ura bere bidean”.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro