« Aro beltzaren neurriko | Erroen desira »
Ipuin batean bezala / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2002
Maitasun mugagabea Javier Rojo / El Correo, 2003-04-02
Joan Mari Irigoienek amodiozko nobela bat idatzi nahi izan du “Ipuin batean bezala” izenburupean argitaratu den liburu honetan. Sentimenduz betetako istorio bat da, beraz, nobela honetan irakurleari eskaintzen zaiona. Istorio honetako protagonistek erabateko maitasun istorio bat bizi dute, eta haien arteko amodioa hain erabatekoa denez, maitasunaz gain tragedia ere agertzen da nobelan, maitasun hark edozein muga, edozein zorigaitz gainditzeko ahalmena duela erakutsi nahi balu bezala.
Baina hain maitasun handia, hainbeste zorigaitz pasatzen duten pertsonaia hauen arteko harreman berezia, kontu handiz kontatu behar da, honelako istorio bat edozein momentutan barregarri suertatzeko mugan baitago, sentimenduak sentiberakeria bihurtuta. Izan ere, halako maitasuna karikaturatik hurbilegi egoten da nobela osoan zehar. Nago idazleak, sentimendu mugagabeak kontatu nahirik, kontamoldean gorde behar ziren mugak ere gainditu dituela. Bestaldetik, Irigoienen literaturan ohikoa denez, pertsonaiek ideia batzuen errepresentazio estilizatuak ematen dute, txotxongilo-teatroko pertsonaiak izango balira bezala, idazlearen asmoak plazaratzeko tresna egokiak. Sentimendu onak baino gehiago behar da nobela bat gauzatzeko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez