« Epikarik bakoak | Artearen memoria historikoa »
Mecanografiak / Harkaitz Cano / Txalaparta, 2018
Ifrentzuak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-11-10
“Mecanografiak” izenburua jarri dio Irati Jimenezek Harkaitz Canoren narrazioez paratu duen antologiari, non alor honetan idazleak orain arte egin duen ibilbidea ezagutzeko materiala eskaintzen den. Jimenezen gustuek bideratutako narrazio bilduma izanik ere, zabala eta sakona da hautaketa, Canoren literatur modu desberdinen berri ematen du-eta. Idazle hau bere belaunaldiko idazlerik hoberenetako bat da, hoberena ez esateagatik, eta bere idazlanetan beti aurkitzen dugu zerbait interesgarri. Niri neuri harrigarria gertatu zitzaidan “Beluna jazz” izenburua zuen nobela hura. 1996an liburu hori argitaratu zenean, idazleak hogeita bat urte besterik ez zuen, eta hala ere benetako idazle baten trebetasuna erakusten zuen. Cano, beste garai bat zela-eta “plurienpleo literarioa” esaten zitzaion horren adibidetzat har daiteke eta hainbat idazlan-motatan aritu izan da. Honek, neurri batean, dispertsioa sortu du bere ibilbidean, baina bestalde lanak egiteko orduan osagaiak iturri askotatik jasotzeko aukera ere eskaini dio. Beraz, nobelak, poemak, gidoiak eta abar egina da, alor guztietan zer esana duelarik. Baina nago narrazioak idazten dituenean bere kalitatea nabarmentzen dela era ikusgarrian.
Irakurlea ohartuko da narrazio mota desberdinak egiteko gai dela idazlea, errealistak eta puntu fantastikoa ere badutenak, poetikoak alde batera utzi gabe. Estiloaren aldetik ere, aniztasuna erakusten du. Edonola ere, zein ere baitira idazleak erabiltzen dituen teknika-estiloak, irakurleak ifrentzuaren ideiarekin egingo du topo narrazio hauetan. Canok errealitatearen beste aldea azaleratzen du, eta ifrentzu horrek, fantastikoa zein errealista izan, existentziaren alderdi siniestroa erakusten digu. Batzuetan iradokizun xumeak baino ez dira alderdi siniestro horren aztarnak, baina errealitatearekiko ezinegona azaltzen zaigu.
Antologia hau irakurri beharreko liburua iruditzen zait: ezagutzen dutenek idazlearen ibilbidea gogoratuko dute, eta oraindik haren berri ez dutenek gure literaturan dagoen unibertso interesgarrienetako batean murgiltzeko aukera izango dute.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez