« Ifrentzuak | Humanoa bezain politikoa »
Zuloa / Xabier Gantzarain / Elkar, 2018
Artearen memoria historikoa Hasier Rekondo / Deia, 2018-11-10
Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975) arte-kritikari legez ezaguna izan arren arte-kritikari bati suposatu lekizkiokeen pentsamendu-eremuetatik at barreiatzen da haren pentsamendua. Horren lekuko dugu Tene Mujika beka lortu zuen Zuloa (Elkar, 2018) saiakera hau. “Horretarako ere behar dugu artea, ikusten hasteko, begiekin pentsatzeko, eguneroko zurrunbiloak dena ez dezan abailan eraman… zeure barrua begiratzeko”.
Zein da artearen funtzioa? Zergatik behar du izan funtzio bat? Zer da artea? Zer erlazio du errealitatearekin? Nola pentsatu begiekin? Egoera sozio-politikoak zer zubi eraiki ohi du artearekin? Gantzarainen aburuz, artea zerbait bada, errealitateari heldu ahal izateko mapa bat da. Eta gauza guztien gainetik “artea ez da fikzioa”, fikzio gisa saldu nahi izan diguten arren.
Gantzairainek 23 artelanen gaineko saiakera ondu ditu molde txikian, eskertzekoa den irakurlearekiko hurbiltasunaz baina konplexutasuna galdu barik. “Ez dakit ezer filosofiaz” aitortu arren, argiro erakusten du gure historia hurbila aztertu ahal izateko filosofia, norberaren filosofia, behar beharrezkoa dela. Bestela, artifizio hutsalean geratu gaitezke. Artelanon disekzioan, testigantza pertsonalak izango du pisurik handiena, auto-fikzioaren garaiotan auto-saiakera bat dela esan liteke Gantzarainena. Beste era batera esanda, gizartearen dimentsio historikoa bere kronika pertsonala baliatuz deskribatzen du. Alta, Gantzarainek ez du alboratuko, artearen azterketa akademikoagoa.
Badira liburuan azterketa gogoangarriak. Bat aipatzearren, Jose Luis Zumetaren Gernikarekiko hurbilketa liburuaren lortuenetakoa begitandu zait. “Gernika aipatzea, Aurelio Arteta ikustea da, Mexiko Hiriko Coyoacanen, tranbia istripuan hila, erbestean, gobernu frankistak Julian Zugazagoitia fusilatu eta hurrengo egunean, 1940ko azaroaren 10ean.” Gantzarainen luma zehatza bezain epatantea da. Zumetaz gain, besteak beste, Amable Arias, Itziar Okariz, Mikel Telleria, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz, Erlea Maneros… Inposatu diguten memoria ofizialari mozorroa kentzeko grinak eta artea errealitate-soziopolitikoaren sustraiekin azaltzeko bulkadak, gai totemiko bat jorratzera darama azkoitiarra: ETAren arma uztearen ondoren sortu gatazka ezaren “paradisua” desmuntatzeko premia latza. “Eta egunero etxean lehertzen zaigun bonba semiotikoa da ETB”.
Aipatu beharrean nago zalantzagarria iruditu zaidala liburuari eman diseinu-trataera non azterketa-xede diren argazkiak erdigunean kokatzen baitiren, irizpide estetikoak eta irakurlearen praktikotasuna ez dira behar moduan zaindu. Zehetasun teknikoak gorabehera, Gantzarainek urteko libururik onenetako bat idatzi du, generoen mugez harago. Euskal Herriaren historiaren gaineko diagnosia kalitatezko kazetaritzaren bidez eskainiz: saldu nahi izan diguten ongizate-turistiko-kapitalista-eraldatzaile-moderno horren zirrikituak nabarmen uzten ditu agerian. Liburuan aipatu Susan Sontagek memoria kolektiborik ez dela ohartarazi zigun arren, memoria pertsonalak benetako dimentsio historikoa eraiki dezakeela egiaztatu du Gantzarainek, arte erreala eta memoria bidaide.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza