kritiken hemeroteka

8.573 kritika

« | »

Elorri / Bitoriano Gandiaga / Editorial Franciscana Aranzazu, 1962

Elorri Luis Mitxelena / Egan, 1962

Artizarraren pare agertu zitzaigun hasi-hasieratik Gandiaga gaztea euskal poesiaren zeru goibelean. Bere lehen liburuaren zai nengoen, bada, harzaz zerbait esateko nik dakidan buztin prosazko hizkuntza baldar bakar honetan. Bestek hartu dit aurrea, ordea, eta ez daukat haren hitzez jabetzea beste biderik.

Baten batek, prosazaletzat jo zigun Aita Villasantek hartu dizkio goi-beheak eta luze-laburrak Gandiagari eta Gandiagaren poema bildumari liburuak daraman Atarian. Nola egin duen, Aristotelesen logika lagun duela ala etsai, ez dakit, baina orain arte idatzi dituen orrialdeetan ederrenetakoak direla, bai, ederrenak ez badira.

Ezin hobeki adierazten digu liburuaren, arantzazutasuna, eta frantziskotar kutsua. Poemak, ordea, Arantzazun jaioak eta haziak izanik, ez dira kabi beroan gelditzeko sortuak. Liburuak, Villasantek dioen bezala, ba-du gai zabalagorik, orokorragorik, eta giza-biotzarentzat ukigarriagorik. Giza-bizitzaren problema, bere galdekizun larriekin, bere burruka latzekin, bere kezka ta miñekin, bere yoranekin, aragiaren eta izpirituaren arteko konpondu eziñakin, eta giza-bizitzako misterio onentzat dagoen erantzun aundi bakarra: fedetik eldu den erantzuna, alegia.

Olerkariaren nortasun nabarmena ere biziro azaldua dago: Gandiagaren tankera berezi-berezia ta are berria ere dala gure artean iruditzen zait. Lizardirekin badu antz pixka bat, baiña era berean zein ezberdiña! Orixeren Barne-Muiñetanekin ere guztiz beste gauza bat da. Eta nortasunaren ondoren poesiaren balioa: Goratasun edo mailla ontako gauzarik eztala egundaiño egin gure izkuntzan esango nuke nik, baiña ortan sartzeko ez naiz nor. Geroak esan beza…

Neroni ere, gutxi gorabehera, iritzi berberekoa nauzue. Bere eran eta taxuan, besteak beste, eta inor gutxietsi gabe, nekez ager daiteke Gandiagaren neurrikorik. Ez du hots ozenik maite, hitzik behar ez lukeen musika ixila baizik, gorturik gaudenok entzuten ez dugun beste baten oihartzuna: … otro modo / de no perecedera / música, que es de todas la primera.

Zorionekoa bera, aurren-aurrenean azaltzen digun amets hura mamitu baitu, gizonak dezakeen neurrian:

Ementxe dago arkaitza. / Ume nintzanean, / soin gabeko poema bat / usmatu neban, eziña, / arkaitz zurtz onen ganean.

Ementxe dago arkaitza; / ementxe poema / susmo maite bat oraindik, / soin gabeko ta eziña, / arkaitz zurtz onen ganean.

Gorputza ere badu orain, gorputz sotila, mehea, gaiaren eta izpirituaren artekoa, baina halaz guztiz ere sendoa, iraunkorra, gure hizkuntzak adina iraungo duena.

Hitz lauz, Joxe Azurmendik laguntzen dio, urrutiko organoaren antzera. Barrengo irudiak eta azala, beltz, urdin, txuri, Aita Iriondorenak dira.

Aurrera ere, liburu honezaz mintzatu beharra izango da, noski.

Auspoa Liburutegia, aurrera eta aurrera dabil bere asmo ederrean, euskal irakurleei hasieran agindu ziena baino gehiago emanaz. Sailean agertzen direnez gero bat bestearen hurren, sailean aipatu beharko ditugu hemen ere, ez ordea ale bakoitzak hemen egingo den baino aipamen bereziagorik merezi ez duelako. Txukun baino txukunago agertzen dira beti, testua gure artean gutxitan ezagutu den, akribeia, baten bidez finkatu ondoren. Eta hori gutxi balitz, norbaitek lotsaizunezko piku ostoz bere burua estali nahi duen norbaitek egilearen bizitzaz eta lanez berri ugari ematen digu liburu gehienen sarreran. Berri horiek ahotik belarrira jasoak izan ohi dira sarri, norbait horrek bildu ez balitu, laster galduko liratekeen horietakoak.

Azken kritikak

Lakioa
Josu Goikoetxea

Irati Majuelo

Poesia guztia
Safo

Aritz Galarraga

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Maddi Galdos Areta

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Hasier Rekondo

Akabo
Laura Mintegi

Jon Jimenez

Akabo
Laura Mintegi

Asier Urkiza

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya

Nagore Fernandez

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Kuntzak eta kerak
Sara Uribe-Etxeberria

Jon Martin-Etxebeste

Hitzetik ortzira
Ana Urkiza

Mikel Asurmendi

Askatasun haizea
Javier Buces

Irati Majuelo

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ibon Egaña

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Aiora Sampedro

Meditazioak
John Donne

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

Hedabideak