« Nere izena zan Plorentxi | Araibar zalduna »
Uskeriak / Paulin Solozaba, "Egieder" / Graf Bilbao, 1961
“Uskeriak” Anonimoa / Olerti, 1961-04
Txaloka jaso oi dogu noznai olango liburu bat. Euskal liburu barrutia ugaritu bearrean bai gagoz. Gaurko au be, ezin ukatu, txalo beroz agurtzen dogu.
Egieder ezaguna da, lendik be, gure aldizkarian; sarri bait-dau idatzi, txairo ta poliki. Eta itz lauz baiño geiago itz neurtutan.
Zelako olerkiak? Izpuruari begiratu ezkero, ez gauza andirik nunbait: Uskeriak, gauza txikiak, utsak, ariñak, errezak, laburrak. Eta orrelaxe dira, izan be, kereza ale gorri umotuen antzera, gauza arin, gozo, atsegingarriak. Gaur, zail dana ez yaku eder, adorerik ez noski zailtasun ori mendera akerteko. Eta orixe gaituzu, errez zale, uskeri zale. Or, ba, uskeriak damoskuz olerkari onek.
Nor dogu berau? Solozabal’dar Paulin; apaiza, beste olerkari ta euskaltzale askoren antzera. Zirigarri bedi au erri-gizonentzat. An Kalamu azpian jaio zan Etxebarrian, Markiñako ibar naroan, 1912-V-4’an. Umetatik nabari izan eban eliz-deiari erantzunik, Durango’n egin zitun len-ikasteak; Gazteiz’en daukagu 1930’garrenean, jakintza ta enparauak ikasten; Bergara’n mezakotu zan, 1939’an; eta gero arimazain, lenengo Araba’ko Basabe’n eta 1942’tik gaur arte Mungia’n, Txorierri’ko zabaldi ederrean.
An ba-dau naikoa inguru sotil, giza-olermenaren arrotzaille. Eta, ain zuzen be, bere Uskeriak lan sailletan, zatitu dauz: 1) Begian dardar; 2) Barrua miñez; 3) Jainko-kezkaz, ta 4) Inguru-minguru.
Eta orriotan, gaur eredugarri diran Becquer, Heine, J. R. Jimenez ta gure Kerexeta ta Muxika’ren kutsua oartzen.
Gure zorionik beroena egilleari
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi