kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Xalbadorren barrua / Joxe Mari Aranalde / Auspoa, 2001

Xalbador maite Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-08-11

Xalbador da, nire iritzirako, bertsolarien artean forma poetikoak ederkien erabili izan dituena. Baieztapen honek ez du esan nahi beste bertsolaririk poesiara hurbildu ez denik; izan ere, gure zorionerako, asko baitira noiz edo noiz poesia eztia isuri dutenak bertsogintzan, baina esango nuke inor ez dela izan Xalbador bezain trebe, Xalbador bezain irmo poesian, inor ez dela izan Xalbador bezain poesiara eramana. Oraindik, bizitzaren astunak, bizitzaren gogorrak jotzen nauenean, Xalbadorrengana jotzen dut, ez kontsolamendu bila —berak ere nekez lortu zuen bizitzan halakorik—, baizik eta hitzen bat edo besteren bat nireganatu nahirik: hitz sendagarriren bat hain zuzen. Xalbadorrek sentimenduz egiten zuen bertsoa, eta harenak bertso minez onduak, negarrez onduak, dira. Joxe Mari Aranaldek behin baino gehiagotan idatzi du Xalbadorri buruz, miresmenaz gainera, maitasunez ere idatzi ere, eta hori antzematen da. Liburu honetan, nolabait esateko, halako sailkapena egiten du Xalbadorren obrarena: “bertso-jartzaile” izan zeneko atala; mendiari eskainitako bertsoena, sortetxe eta sortetxekoena, Euskal herriari kantatu zizkion bertsoena, bere fedea erakusgai jartzen dituena, amodioari buruzkoena, eta bestelakoak. Aranaldek idazketa alaia du, jostalaria ere bai neurri batez; adierazkorra eta adierazi nahia duena. Irakurleari mintzo zaio, irakurlearen adiskide baita, Xalbadorrena izan zen bezalaxe. Batzuetan lehendik esanak zituenak errepikatzen ditu, nahikoa argi geratu ez zirelakoan, besteetan, interpretazio berriak egiten ditu bertsolaritzari buruz eta Xalbadorri buruz. Liburu kuriosoa da, garbia alegia, bere argitasunez asko erakusten duena, zorionez.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak