« Hedabideei kritika | Xalbador maite »
Letra txikiaz bada ere / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2002
Ingeniozko zipriztinak Aritz Zubiate / Gara, 2002-08-10
Nobelagile bezala ezagunagoa izan arren —hor dugu azkeneko “Lur bat haratago”—, poesiari ere ekin dio Altzako idazle beteranoak. Duela sei urte argia ikusitako “Hautsa eta maitemina”-ren ostean, letra larriz idatzitako poema urgenteak igortzen dizkigu oraingoan. Hainbat ikuspuntutatik epai liteke Irigoienen lana. Hasteko, hizkuntzaren zuzentasunak —pasarte batzuetan, gordintasuna— definizioez duda egitera garamatza. Ez naiz ni akademizismoaren zale, baina poesia non hasi eta non amaitzen den galdetu beharko genioke geure buruari. Lan hau poesiatzat jo daitekeen galdetuko du askok, buruan ezezkoa dutela. Gu behintzat ez gara horretan sartuko.
Umore fina darabil autoreak. Mundu eta Euskal Herriarekiko begiratu zinikoa bilatzen du, umoretsua, jolastia, umeen olgetaren antzekoa. Beharbada horregatik izenburua bera, tamaina ezberdineko letrak erabiltzea eta azaleko ilustrazioa. Zinismoa diogu, zorigaitzari iruzur egin nahi baitio, irribarre batek gozagarriagoak egiten dizkigulako eguneroko desastre txikiak.
Poeta frankotiratzailea ekartzen digu burura, zirikalari eta polemista. Inorekin ezkondu ez, kriterioa mantendu eta zuzen apuntatzen duela. Horrelakoetan, ezinezkoa da denen gustukoa izatea; irakurleak mindurik jaso lezake bere unibertso ideologikoaren aurkako eraso komikoa.
Iritzi emaile ere bihurtzen da Irigoien, horrenbeste ugaldu diren egunerokotasunaren komentarista. Irratia entzun, ezer sinetsi ez eta aurkezle aseptikoa madarikatzen dirauen agure kabroia irudikatzen dugu hainbat poema irakurritakoan. Kritika eta zinismoa arma ezinbestekoak izaten dira Euskal Herrian bizi dugun egoeraren aurrean edota irailaren 11ren ondorengo kapitalismoaren ofentsiba autoritarioari aurre egiteko. Jose Luis Otamendik esan zuen bertsio ofizialetan sinesten ez zuen herria zela gurea; Irigoienek errealitateari buelta eman eta zenbait dogma erauzi nahian dihardu, dramarik gogorrenean egonda ere, umorez.
Asko sartzen da Irigoien alderdi politikoekin, entzundakoak aurpegiratzen dizkie, demagogian erori barik; poesia kolokiala beraz. Idazlearen balizko funtzio politikoaren inguruan, bere mugen onarpena egiten digu “hitzak ez du mundua aldatuko / baina irri samur bat / eragin diezaioke / burdinen artean dagoenari, / sufritzen dutenen leungarri izan daiteke / zaurien orbain”. Ez dago makrohelbururik, ezta agian “egun handirik”, txikitasunetik eman behar baitzaizkie erantzunak bizitzako arazoei. Erantzun beharra nabaritzen da, zeresana eta oihukatzeko gogoa, letra txikiz baldin bada ere.
Beharbada, politizatuegia gerta daiteke liburua —ofentsiboa ere bai askorentzat—, ez partidista, baizik eta gure herriko eta munduko panorama politikoari garrantzi gehiegizkoa ematen diona, askotan autorea analista espezializatu bihurtzeraino. Eztabaidagarria, beraz, poesia noraino heltzen den, malgutasun-zurruntasun beharrezkoaren mugen kontu guztia.
Guzti honek ez digu Irigoien jostalaria ahaztarazi behar. Bere burua itxuraldatu eta alter-ego ezberdinak erabiltzen dituena (Zorogoien, Zirigoien, Sermoigoien), azken batean, umorea darabilenak bere buruaz barre egiteko gaitasuna erakutsi eta maiuskulazko poeta orbanik bakoaren irudia erauzi behar ditu.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi