« Bi bihotz, hilobi bat | Irakurlearen konplize eta akuilu »
Zaindari ikusezina / Dolores Redondo (Josu Zabaleta) / Erein, 2013
Mitoen berpiztea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-06-21
Zaindari ikusezina izenburuarekin argitaratu da Dolores Redondo idazle donostiarrak jatorriz gazteleraz idatzitako nobelaren euskal bertsioa. Itzulpena Josu Zabaletari zor diogu. Nobela beltza da, eta Baztanen kokatua. Euskal irakurleari bi xehetasun horiek berehalako oihartzunak sortzen dizkio. Izan ere, euskal nobela beltzen hasikinak nekazari mundu batean (Urgain izeneko toki batean) kokatutako istorioa kontatzen zuen, eta, batez ere, hor daukagu Gotzon Garateren izena.
Dolores Redondoren nobelan Elizondon gertatutakoak kontatzen dira. Nafarroako herri horretan hilketa batzuk izan dira. Neskatoak hiltzen dituen serieko hiltzaile bat omen dago eskualde horretan eta hilketak argitzeko Foru Poliziak Amaia Salazar inspektorea bidaltzen du hara. Pertsonaia honengan ikertzailearen ohiko ereduaren gaurkotze moduko bat aurki dezakegu: emakumea da, eta emakumea den aldetik gizonezkoak nagusi diren esparru batean lehiatu behar du; beste alde batetik, idazleak pertsonaiarengan sakontzeko saioa egin du, bere lanbidea ez ezik pertsonaia honen beste alderdi batzuk ere azalduz eta horrela sakontasun psikologikoa emanez.
Baina badago nobela honetan kontatzen den istorioan erreparatu beharreko beste osagai bat, osagai etnologikoa-edo dei litekeena. Amaia Salazar inspektorea Baztangoa da jatorriz, eta Elizondon gertatzen diren hilketak argitzeko hara joan behar duelarik, jatorrietara bueltatzea izango balitz bezala aurkezten da, halako moduan non ia ahazturik duen mundu magiko bat, mitoz betetako mundu bat, berpiztu egiten zaion.
Planteamendua interesgarria da, baina akats txiki bat nabaritu diot: idazleak mundu horretan agertzen diren ezaugarriak ia etnografía-liburu batean bezala azaldu nahi izan dituela, eta horrek batzuetan irakurketa moteltzen du, irudimena aske uzten duen iradokizuna nahikoa delarik.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero