kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Bi bihotz, hilobi bat / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2001

Bi bihotz, hilobi bat Irati Marañon / aiaraldea.eus, 2013-06-19

Oraingoan ere Ramon Saizarbitoariaren nobela labur bat gomendatuko dizuet. Bai hau bai aurrekoan hizpide izan nuen “Gudari zaharraren gerra galdua” Gorde nazazu lurpean liburuan jasota daude. Hain zuzen, obra hartan Saizarbitoriaren bost nobela labur bildu ziren, eta horietako batzuk, gerora, banaka argitaratu ditu Ereinek.

Senar-emazte batzuen harremanaren gainbehera kontatzen digu nobelak, eta emaztearen aitari hilobi egoki bat ordaindu ezinak gainbehera horretan duen eragina.

“Biharamunean, beste askotan bezala, Florak panteoi bat eskatzen zuen iragarki bat erakutsi zidan, eta deitzeko eskatu. ‘Deitu besterik ez’ esan zidan, ‘zenbatean dauden ideia egiteko’.

Deitu egin nuen atsegina emateko, noizbehinka izaten zituen aldi gozo horietako batean zegoelako, eta horietan ezin niolako deus ukatu; nire esku zegoenik, jakina. ‘Vendo panteón en Polloe. Seis ataúdes; en calle soleada’ zioen iragarkiak. Ongi dut gogoan, alderdi eguzkitsuari buruzko oharrak heriotzaren inguruko kultura absurduaz pentsarazi zidalako. Hala esan nion Florari, zer axolako zitzaien hildakoei ehortzita zeuden alderdiak eguzkitsuak edo itzaltsuak izatea. Eta erantzun zidan baietz, bazuela garrantzia; berak hildakoan leku eguzkitsu batean egon nahiko zukeela, ni zahartuta nire erreumarekin lore sorta eskuan bisitatzera joango nintzaionean epeltasunean egon nendin. Eta barre egin zuen txantxetan ari zela adierazteko”.

Senarrak ematen digu guztiaren berri, lehenengo pertsonan. Umorez eta sarkasmoz josia, asko disfrutatuko duzue bikote honen gatazkekin. Dena den, umore horren azpian, mingostasuna dago, egunerokotasunak eta bikotekideari ezkutatzen dizkiogun gauzak, esatera ausartzen ez garen horiek, eragindakoa, hain zuzen.

“Ezin jasan zuen ikuskizuna zen latako sardinak jaten eskaintzen nuena, oso emakume fina baitzen Flora, Fernández de Leundatarren ohituren arabera hezia; baina haiek ez bezala, pobrea izaki gajoa, eta pobrea zelako, apetatsua haien seme-alaben aldean. Gezurra dirudien arren, horrela izaten baita. Aberatsak begirune handiegirik gabe izaten dira heziak, neskameen manupean edo barnetegietan sarri; pobreei, berriz, ardura osoa eskaini ohi die amak, eta, askotan, ez dira haien gonapetik ateratzen.

Alderantziz ere gertatu ohi da, noski: nagusien seme-alabak izugarri maite dituztela neskameek, eta berak mesprezatzen, pobreak direlako hain zuzen. Nik uste Florari gauza bietatik zerbait gertatzen zitzaiola, mespretxua eta gehiegizko begiramena pairatu behar izan zituela aldi berean. Flora gajoak. Gajoa Flora, eta gizajoa ni”.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak