kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Kristalezko begi bat / Miren Agur Meabe / Susa, 2013

Zerk egiten gaitu ezberdin? Zerk egiten nau ni? Amaia Alvarez Uria / Argia, 2013-05-26

Maitasun istorio baten bukaera kontatzen zaigu liburu honetan, eta protagonistak horren ondorioz bizi duen dolua. Baina ez da hori bakarrik. Menopausiaren inguruko gorabeherak aletzen dizkigu narratzaileak. Baina ez da hori bakarrik. Emakume izaera eta ezaugarriei buruzko gogoeta kritikoa egiten da. Baina ez da hori bakarrik. Hizkuntza, literatura eta idazketaren gaineko ideia eta sentimenduak partekatzen ditu irakurleokin. Baina ez da hori bakarrik. Ironiaren agerpen tartekatu zorrotza eta irakurlearekiko elkarrizketa noizbehinkakoa. Baina ez da hori bakarrik. Polifonia, intra eta intertestualitatearekin olgetan ibiltzeko proposamena. Baina ez da hori bakarrik. Tono, testu mota eta genero literario desberdinen nahasketa. Baina ez da hori bakarrik… Ahots narratiboaren arabera “eguneroko intimoaren tankera duen aitorpen biografiko egiazko-iruzurtia” dugu eskuartean, egunean orrialde bat idatziz osatuz joan dena, “autobehaketa sorkuntzaren abiapuntua eta xedea izan litekeela” pentsatzen baitu orriotan hitz egiten digun ahotsak. Esan liteke streaptease intelektual, emozional eta somatiko aldarrikatzaile-fiktizionatua dela, baina ez da hori bakarrik.

Kristalezko begiak dimentsio bikoitza duela diosku: “identitate marka” da, eta bere “bizitzako galera guztien adierazle orokorra”. Niri interesatu zait irakurketa honetan bi puntu horiek azpimarratzea: identitatea eta bizitza. Alde batetik haragiztatutako subjektu bat dugu pertsonaia nagusian. Ez da emakume objektua, ezta desira eragitea helburu bakar duena ere; desiratzailea eta agentziaduna da, eta desioa adierazteko hitzak eskaintzen dizkigu: “Beheak galtzen dituzu zeure akorduz dagoela otutzen zaizunean”, “Busti egiten nintzen entzute hutsarekin. Piztu, besterendu, birloratu”. Beste alde batetik krisi edo aldaketa garaietan ohikoa den bezala, atzera begirako balantzea egiten du, orainaz jabetuz etorkizun itxaropentsua margotu ahal izateko. Bizitza horrela deskribatzen du: “zatiak josi ahala grazia hartuz doan soineko bat” da, edota “Atsegina eta galerak, Oparotasuna eta gabeziak”.

Apustu ausarta egin du Meabek autofikzioan murgiltzean eta irakurle honen ustez emaitza mamitsu eta probokatzailea atera zaio. Ariketa interesgarria izaten da beti norberak bere buruari nor den galdetzea eta lekuan eta denboran kokatzea testu honetako protagonistak egiten duen moduan. Gainera, ezin aipatu gabe utzi, argitaratu eta hilabetera Kritiken hemerotekan 12 sarrera ditu…

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak