kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Intemperies (babes bila) / Lourdes Oñederra / Erein, 2013

Harremanen beharra Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-05-31

Lourdes Oñederrak literaturaren alorrean oso gutxitan jardun du, halako eran non idazle amateurra dela esan daitekeen. Hala ere, argitara eman dituen lanek, oso gutxi izan badira ere, oihartzun handia izan dute gure artean. Baina batek ez daki lanaren ondorioz ala idazleak beste esparru batzuetan duen ospeak bultzatuta gertatzen den hori. Intemperies (babes bila) izenburuko liburu hau bere bigarren nobela da, lehenengoa argitaratu zenez geroztik ia hamabost urte pasatu direnean argitaratua.

Argumentua antolatuta dago Luzia eta Victor bi pertsonaiaren artean planteatzen den harreman sentimentalaren gainean. Luzia berrogeita hamar urte inguruko emakumea da, hizkuntzalaria. Dibortziatuta dago. Ikerketa talde baten proposamena jasotzen du Madrilera joateko, han neurologo batekin (Victorrekin) lan egin dezan, neskato afasiko baten segimendua egiteko. Victor, neurologoa, alarguna da eta hirurogei urte ingurukoa da. Bien artean harreman sentimental bat sortzen da, dudaz betea eta gorabeheratsua dirudien harreman sentimental bat, ia bi urtean luzatzen baita harreman hori, nora doan batere argi ez dagoelarik.

Istorio hauek kontatzeko, idazleak hirugarren pertsonan hitz egiten duen narratzailea hautatu du, printzipioz kontaketa Luziarengan fokalizatzen duena. Baina batzuetan beste pertsonaiengan ere fokalizatzen du eta gai da neskato afasikoak zer pentsatzenduen azaltzeko ere. Baina narratzaile honen ezaugarririk inportanteena bere ahotsa da: behin eta berriro errepikatzen ditu esaldiak, gaiei behin eta berriro ematen dizkie bueltak, diskurtsoa hanpatuz eta denbora moteltzen eta luzatzen delako inpresioa utziz. Ekintzetara pasatzeko zailtasunak dituzten pertsonaiei pentsamendua besterik geratuko ez balitzaie bezala.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak