« Harremanen beharra | Hemen »
Elkartasun basatia / Oier Guillan / Susa, 2013
Militantziaren xendra idatzia Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2013-06
Poesia bilatu egin behar dela dirudi. Aurkitzen duenak bakarrik maita edo gorrota dezakeela. Poesia ez da erakusleihoetako leku hoberenetan jartzen. Ez dute poesia merkerik saltzen gasolindegietan.
Agian, poesia merkantzia soil bat baino gehiago delako. Airean dabil, norbaitek megafono batetik, mikrofono batetik edota ametsetan errezitatu duelako. Poesia arnasten dugu, poesia hitz egiten, poesia kontatzen eta zenbatzen. Poesia bizi dugu eta bizitzeko behar dugu.
Oier Guillan (Donostia, 1975) poesia mikrofono batetik, megafono batetik edo gabe airera botatzen dabil etengabe. Teatroaren munduan hemezortzi urterekin murgildu zen eta geroztik dabil taula gainean batzuetan eta paperaren aurrean besteetan. Orain gutxi Susa argitaletxearekin kaleratu duen Elkartasun basatia poema-liburua aurkezten ari da, errezitaldiak eginez. Teatrotik gertu dabilen poesia da Guillanena, bizia, eszena gainean irudikatu daitekeena, kalean ikusten dena.
Metrokoadroka kolektiboak “hainbat arte diziplinetan gabiltzan hamaika lagunek osatu dugun kolektibo” bezala definitzen du bere burua. Hainbat lan argitaratu eta taularatu dituzte, formatu eta mota guztietakoak. Batzuk aipatzearren, Hura ez da lekua (2012, Txalaparta), Poza (2012) antzezlana, eta aurten Berria egunkariaren hamargarren urteurrenerako prestatu duten Zertarako hegoak antzezlana. Kolektibo honen partaide dira: Ainhoa Alberdi, Alvaro Ledesma, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Allende Arnaiz eta Oier Guillan bera, besteak beste.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi