« Azterketa formalista bi | Lehen urrats bat… »
Bide bazterrean hi eta ni kantari / Hartzabal / Egilea editore, 1979
Hartzabalen poesi liburua Mc-Luhanen teoriaz Iñaki Zabaleta / Egin, 1979
Hartzabalen poesi liburua, Bide bazterrean hi eta ni kantari, Mc-Luhan-en teoriaz baliatuz presentatzen zaigu. Hartzabalek, Joxe Antonio Artzek, ongi bete izan nahi du liburu honetan McLuhan-en afirmazio hura: “El medio es el mensaje” “Komunikabidea da mezua”. Horrela, liburuak ez dakar hitzik, kasik, zenbaki txiki anitz baizik, irakurleak boligrafoa hartuz osatu behar dituenak, poesia eta poemak irakur ahal ditzan. Beraz, irakurlea egile eta autore bihurtzen zaigu eta, nolabait, boligrafoa darabilenean (hitzak osa eta osa) poemen aurkikuntza egiten du. Gainera, liburuaren maketazio eta prestakizuna ongi aztertua dago, eta berrikuntza bat suposatu nahi du “komunikabidea mezua” bihur dadin hein batetan. Alde honetatik begiratuz, garbi dago Hartzabal ongi informatua eta jantzia dagoela gaurregungo poesi bideetaz, beti hala izan den bezala.
Eta boligrafoz osatu ditugu zenbakitxuak eta gure begi-bistan sortu zaizkigu hizkiak eta hitzak. Gune honetara arte pozik izan gara eta poesiaren halako zarrakada sentitzen ahal izan dugu, baina bukatu da osakuntza eta jadanik liburu normal xamar baten aurrean aurkitzen gara. Normal xamar diot, zenbait poema dugulako irakurgai,eta beste edozein poesi liburu normalaren aurrean bezala gaudelako. Hau da, ea zer edukiz eta nolako poesi errekurtsoz eskaintzen dizkigun Hartzabalek bere poemak.
Agian, baiezpen osoa ez da izanen, baina, Hartzabalen poemak “entzuteko” dira batik bat.. Horien ritmoa eta musikalitatea entzumenak gozatzen ditu gehien, eta apika, horregatik, liburu honetan ere bi kualitate horik bereizi nahi izan ditu letrak eta hitzak parekatuz ezartzean. Eta poemen edukiari dagokionez, ene ustez, bakoitzak pentsamendu bat dakar, baina bi eratara desarroilatzen du hori. Zenbait, poesiaren irudi eta errekurtsoz jantzirik agertzen da, eta beste zenbait, aforismo besterik ez dira, hauen artean mamitsu eta eskas ikusten ditugularik. Dena den, Hartzabal zenbait gai “lizun” (edo ez-poetiko kontsideratuak euskal poeta klasikoren artean), ukitzera ausartzen da, eta lortu ere ongi lortzen du horietan bide poetiko bat. Zinez txalogarri da poeta honen lana, beti aurrerapena bilaka.
Hona, bada, bizitza-heriotza binomioari buruz idatzi duenetariko poema bat:
Bizi
bizitzearen bizitzez
une bakoitza hilez
heriotza heriotzaren gain pilatuz
eraikiz
eraikiz bizitza.
Eta liburuan hurrengo poema honek maketazio berezi bat darama, marrazki bat eraginez, zintzilik bailegoen:
Txistua botatzerakoan
pito muturrera erortzetik
pix egiterakoan
oin muturrak bustitzera
alde haundia dago
benetan.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi