Foruak eta euskal literatura / Angel Zelaieta / Kriselu, 1978
Azterketa formalista bi J.S. / Zeruko Argia, 1978-12-24
Angel Zelaietak, mailabiarra eta Anaitasunako zuzendari ohiak, liburu interesgarri bat zuen argitaratua Gabriel Arestiren figurari buruz (1). Obra hori biografikoa zen batipat. Orain beste liburuxka bat argitaratu du (hau ere Kriselu editorialean) eta Foruak eta euskal literatura deritza. Titulo hau ez da egokia barneko idazlanon sentidoa ez baitu argi adierazten. Izan ere, liburua azterketa literario desberdin bik osatzen dute. Bata, Arrese Beitiaren foruzaletasuna izendatzen da eta Aita Onaindiaren hitzaurre baten ondoren otxandiar olerkari horren “Kantu Errikoiak” (2) arakatzen dira. Bestea, Pedro Astarloak Longa Jeneralari egindako eskeintza deritza (3) eta texto aski ezezagun baten funtsezko ideolojia ikertzen da. Bi idazlanok badute foruekiko zerikusirik euskal giro dezimononikoak baitira eta garai hartako ideolojia foruzale eta prenazaionalista isladatzen baitute. Angel Zelaietak azterketa biotan metodo formalista darabil, hau da, estrukturalismoak sortutako metodoa. Lehenbiziko idazlanean, Jakobsonek fonetika alorrean proposatutako eta Greimasek semantikan aplikatutako binarismoaren metodoa erabiltzen du batez ere, Felipe Arrese Beitia baitan guztia sistema koherente batez atzemateko. Bigarren textoa aztertzeko Greimasen estruktura literarioak analizatzeko metodoa erabiltzen da, zeinaren arauera sei aktante ikertzen diren, eta kasu honetan destinatarioa delakoa bilatzen da batez ere. Orohar, beraz, texto bion azterketa semantiko-formalista egiten da.
(1) GABRIEL ARESTI. Angel Zelaieta Kriselu Ed. Donostia, 1976.
(2) OLERKIAK. F. Arrese Beitia. Euskaltzaindiak Ed. Bilbo, 1956.
(3) URTECO DOMECA GUSTIJETARAKO CATECISMUA. Fr. Pedro Astarloa. Bilbao, 1818.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez