kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Atakak / Hasier Larretxea / Alberdania, 2011

Leku bila Javier Rojo / El Correo, 2011-11-19

Hasier Larretxea euskal literaturan egiten ari den ibilbidea poesiaren esparruan kokatzen da, eta Atakak izenburuko liburua hirugarren emaitza du. Liburuan agertzen diren poemak lau sailetan banatuta agertzen dira eta sail horietan bai gaiaren aldetik bai formaren aldetik ikus daitezkeen desberdintasunek idazlea oraindik ere bere lekuaren bila dabilelako inpresioa uzten dute. Lehenengo eta behin, poemetan islatzen den munduak bi muturren artean kokatzen dela ematen du. Alde batetik, mundu modernoa edukiko genuke. Objektuek osatzen dute mundu hau eta idazleak objektuen pilaketaren bidez itxura kaotikoa ematen dio mundu horri. Mundu moderno horretan lekuak eta ezlekuak nahasten dira, biak maila berberean, gizakiaren esparru naturala bien artean banatuta egongo balitz bezala. Bidaiak ere agertzen zaizkigu. Izan ere, idazle askok bizitza bidaia baten bidez irudikatzeko joera dute eta hemen ere antzeko zerbait agertzen da, baina hemengo bidaiak urrun daude bizitzari zentzua ematen dioten esperientzia epikoetatik, askoz arruntagoak dira-eta. Autoz egindako ibilbide xumeak izan daitezke bidaiok, semaforoz jositako bide batean. Honelako munduaren errepresentazioan bizitza sentimenduz gabeturik agertzen zaigu. Mundu honi kontrajarrita, herrixkan egiten den bizitza agertzen zaigu, erreferentzia biografikoz horniturik dirudiena, idazlea Baztango herri batean jaioa dela kontuan hartuta. Mundu hau ohikeriaren eta itxuraren mundua da. Herri txikiarekin identifika daitezkeen bizitza hau askoz ordenatuago da, baina ordena mantentzen duten arauak konbentzionalak dira, formalitate hutsak. Bi mutur hauen artean kokatuta, idazleak bizitzari buruzko hausnarketa eskaini nahi du bere poemetan.

Bestalde, poema hauetan idazleak bere burua ezkutatzen du. Alde honetatik oso gutxitan ikusiko dugu poetaren erreferentzia ni baten bidez gauzatuta. Ahots anonimoa da poetarena, edonorena edo guztiena izan daitekeena, irakurlearen ahotsarekin bat egin nahi duena. Eta subjektua ezkutatzeko joera honekin batera abstrakziorako joera ere aipatu behar da. Gauzak honela, poemak zehaztugabetasunean mugitzen dira, non irakurlearen interpretazioa ezinbestekoa den testuari esanahi osoa emateko.

Gauzak honela, poema askok inpresioen zerrenda xumeak dirudite, mundu pertsonal baten adierazpideak, non batzuetan hitz klabe batzuk (“argia” adibidez) nabarmentzen diren.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak