« Leku bila | Erdibitutako mundua »
Atzorako geratzen dena / Ana Urkiza / Alberdania, 2011
Urrezko pipiten bila Iratxe Esnaola / Berria, 2011-11-20
Aforismoa sententzia laburra bezala defini daiteke, bizi esperientziatik eratorritako jakituria oinarri hartuta idatzi dena. Ana Urkiza (Ondarroa, 1969) idazle ezaguna da. Haren lanak askotarikoak dira. Besteren artean, poesia, ipuina, gazteentzako eleberria edota Zortzi unibertso, zortzi idazle saiakera landu ditu. Atzorako geratzen dena honetan aforismo laburrak dakartza, bi lerro baino luzeagoak ez, gehienak. Paperean aurkeztuak dauden moduak, sententzia bakoitzaren artean espazioa utziz, aforismoak irakurria izateko behar duen barne egoera pausatuan laguntzen du. Sententzietara ohitua ez dagoen irakurleak eskertuko ditu kontu hauek, jakin behar baitu liburu hau ezin dela, hasi eta buka, irakurraldi bakarrean irentsi. Parte hartzea eskatzen du, baina ez hainbeste irudimenaz hutsuneak betetzekoa, baizik gogoeta, eztabaida, ideiak ordenatzekoa.
Bila dabilen ahots bat da Ana Urkizarena. Zalantzan jartzen du ia dena, munduan bere existentziak duen aztarnari adi. Kontzeptuen ikuspegi propioa du: zer da egia, zer erraza, zer memoria, zer maitasuna, alferkeria, duintasuna, behin bere galbahetik iragan ostean. Sineste sakonak dira batzuk. Harremanetatik ateratako ikasgaiak, besteak. Biluzte ariketa bat da, finean, eta bizialdian ikasitakoa erakusteko eskuzabaltasuna. Presarik gabe. Egileak berauek idazten eman duen denboraz aipamenik egiten ez den arren, irudipena dut urteak direla Ana Urkizak bare eta lasai, edo kitzikapenez eta presaka, aforismook diziplinaz apuntatzen jardun duela. Erabilitako metodoa alderantzizkoaren bila abiatzea izan da askotan. Baiezka ezagutzen ditugun esamoldeak ezezka jarriz, kontrako terminoen kontrastea bilatuz, irakurlea pentsaraztera gonbidatuz. Bestalde, tituluak iradokitzen duen moduan, denboraren gaia nabarmentzen da; askotan aipatzen dira iragana, oraina, etorkizuna. “Denbora da bizitzaren trena; hartu edo ez hartu”. Gaurraren estimua da baloratzen. Nahiz eta jakin gaur ez dela asko, denbora etengabe erre eta errausten denez.
Zaplazteko edo argi itsugarri izatea eskatzen diot aforismoari. Ez da erraza hori. Kontzeptu batzuekin ez naiz ados sentitu eta bestetzuk jada entzunak sentitu ditut. Baina argia pizten duten errebelazioak izan dira eta hori ez da gutxi. Are gehiago, zalantza alboan dakarren ahotsa dela jakinda, nagusitasun asmorik gabea. “Erantzunen gainetik bizi da zalantza”. Baita ziurtasunak baino dudak dituelako bere: “Dakidan ezereza irakatsi beharko banu, ez nuke jakingo inondik hasten”. Galderak irristatu zaizkiolako eta bilatzeak helmuga zehatzik ez duelako ere atsegin izan dut, eta egia erdiesteko asmorik ere ez duelako, nahiz gehientsuen errepikatzen duen terminoa izan: “Egia da gezurrik faltsuena”. Hitzak dira beste puntu garrantzitsua. Esan gabe geratzen denak ez du esandakoak duen presentziarik beretzat. Baina aldi berean, isiltasunak balio preziatuenetakoa dirudi. Ez dira falta literatura eta poesiarentzat definizioak, ezta arteari buruzkoak ere: “Artelanak ez dira esplikatu behar. Ulertzearekin nahikoa da”. Hain zuzen, ilustrazioz lagunduta dator liburua. Maite Bastida Urkiza bere alabak egin ditu zazpi irudi lagungarri eta Unai Pascualen argazki batean oinarrituta Antton Olariagak egin du azala. Bertan, ur bazter batean dauden harri zuri-beltzen artean, lau harri koloreztatu ikusten dira. Kolorea berezia da gris arruntaren erdian: urrezko pipitak dirudite dirdiraka. Hitz mordo honen artean, beste hainbeste argiune aurkituko ditu irakurleak, ia seguru.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi