kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Ur arreak, ur garbiak / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2011

Erdibitutako mundua Javier Rojo / El Correo, 2011-11-26

Joan Mari Irigoien XX. mendearen azken hamarkadetan euskal literaturan egon den idazlerik garrantzitsuenetako bat izan da. Bere eleberriak oso irakurriak eta preziatuak izan ziren bere momentuan, euskal literaturaren modernizazio garaian errealismo magikoaren eragina guregana ekarri zuenean. Urteak pasatu dira, eta literaturak ere norabide aldaketa nabarmenak izan ditu. Irigoienen ahotsak berezkoa eta identifikagarria izaten jarraitzen du, hasierako planteamendu horiekiko zaletasuna neurri batean behintzat mantentzen den bitartean. Boteprontoan, haren literatura gogoratzean, honelako ezaugarriak etortzen dira burura: munduan kontrajarritako bi indar erakusteko joera; naturalezaren pertsonifikazio ia-ia animista; modernitatetik pixka bat urrun duaden inguruak; diskurtso abstrakturako joera… Honelako ezaugarriak agertzen dira bere azken liburuan, Ur arreak, ur garbiak izenburua duen nobelan. Argumentuak abiapuntu hau dauka: adiskide batzuk bazkari batean elkartzen dira eta bazkarian beraien haurtzaroko eta gaztaroko herria gogoratzen hasten dira. Elkartzen direnean, hirurogeita hamabost urte inguruko agureak dira eta haien haurtzaroko mundua Gerra Zibilaren inguruan kokatzen da. Beraien herria Nafarroan zegoen eta Urgain zuen izena, baina 50eko hamarkadan desagertu zen urtegi bat eraikitzeko. Beraien gaztaroko mundua, beraz, dagoeneko ez dagoen mundu bat da, baina haiek mundu harekiko leialak izaten jarraitzen dute. Nobelak argumentuaren aldetik ez dauka oso oinarri sendorik, zeren bazkarian elkartzeak aitzakia ematen baitu haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapen episodiko batzuk aurkezteko.

Beste alde batetik, nabarmena da Irigoienek euskal klasikoen idazkera imitatzeko duen trebezia, idazkeran XVII eta XVIII. mendeetako euskal idazleen oihartzunak aurki baitaitezke. Honek, eta honekin batera gauzak gehiegi azaltzeko joerak, testuari erretorizismo handia ematen diote. Nobelan apezak eta fedegabeak, langileak eta jauntxoak, anarkistak eta falangistak, agertzen zaizkigu eta, kontrajarpenerako joera duelarik, onen eta gaiztoen arteko borroka baten erdian egongo balira bezala erlazionatzen dira.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak