« Eromenaren mende | Galernaren zirimolan itota »
Utopiaren itzalak / Asel Luzarraga / Txalaparta, 2010
Utopiaren itzalak I.E. / Aizu!, 2011-03
Etsipena eta esperantza nahasten dira Asel Luzarragaren eleberri honetan, eta ondo baino hobeto azaltzen du nahasketa hori liburuaren kontrazalean bertan agertzen den aipuak: “Junkieoi desintoxikatu eta berriz hastea geratzen zaigu. Gizarte junkie honi kontsumo gaindosiz hil eta birjaiotzea baino ez; desintoxikazio aukerarik ez”.
Eleberriak Josu du protagonista, amaren suizidioaren ostean desintoxikazio zentroa utzi eta ia ezagutzen ez duen osaba Arturrekin lan egitera doana. Josuk Artur enpresari arrakastatsu eta aberatsa dela uste du, baina istorioak aurrera egin ahala konturatuko da haren etxean gauzak ez direla diruditen bezalakoak. Ondorioz, misterio eta intriga kutsua du kontakizunak eta hainbat kontu ez dira ia bukaera arte argituko, tartean hainbat ustekabe ere eskaintzen direlarik.
Bestalde, nobela hau bizi dugun gizarte kapitalista kontsumistaren kritika latza da, eta Luzarragak liburuaren aurkezpenean esandakoak entzunda eta idazlearen ibilbidea pixka bat ezagututa, ondoriozta daiteke idazleak Arturren pertsonaia erabili duela berak hainbat gairen inguruan (kapitalismoa, kontsumismoa, Ameriketako indigenen bizimodua, euskaldunok han izan genuen portaera…) duen pentsamoldea islatzeko. Beraz, liburuak irakurleari eskaintza bikoitza egiten dio: batetik, nobela atsegin bat eta, bestetik, hausnarketarako gaia.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui