« Abentura nobela | Literatura duinaren bilaketan »
Piknika izotzetan / Andrei Kurkov (Olga Mtz. de Marigorta) / Alberdania, 2009
Piknika izotzetan Mikel Garmendia / eizie.org, 2010-08-04
Giro postsobietar pobre bezain zailean kokatzen gaitu Kurkovek hainbat hizkuntzatara eta ez beti izenburu berberaz itzulia izan den eleberri bitxi, interesgarri eta erakargarri honetan. Oraindik bete-beteko idazle izatera iritsi ez den Viktorrek, zoo batetik berreskuratutako Misha pinguinoarekin bizi denak, proposamen bat jasotzen du egunkari bateko buruarengandik jende famatu eta ustelari buruzko hilberriak edo, eleberrian ageri zaigunez, gurutzetxoak idazteko. Viktor ohartzen da berak gurutzetxoak idatzi ondoren gurutzetxoaren helburu izandakoak hil egiten direla eta hala ikusten du nahasirik bere burua halako sare edo antolamendu batean, zeinaren helburua gizartetik ustelkeria desagerraraztea baita.
Aldatu egingo zaio hala bizitza Viktorri, eta hiltzeko arriskuan egotera ere iritsiko da. Baina, aldi berean, heriotzez eta hilketez inguraturik egon arren, halako oreka zoriontsu bat ere iritsiko zaio: hiltzaileetako batek sasira joan beharra dauka eta Viktorren esku uzten du haren alaba. Viktorrek neskame bat aurkitzen dio, Nina, eta hirurek, Misha pinguinoarekin batera —Misha izango baita hiruron harremanen arteko ardatza—, familia-unitate bat osatuko dute. Pinguinoa gaixotu egingo da, ordea, eta hala hasiko da zorionaren gainbehera. Fikzioaren eta errealitatearen artean mugituko gara etengabe, baina hori bai, oso istorio sinesgarria biziko dugu etengabe, gogorra eta samurra aldi berean. Gogorra eta samurra diogu, zeren bizimodua aldapaz gora jartzen denean ere nola edo hala aurrera egin beharra iradokitzen baitzaigu etengabe pertsonaien jardunean, batetik, eta bestetik, aurrera egite horretan, egoera gogorra izanagatik ere, sentiberatasunak, arteak, maitasunak beti duela bere lekua eta zentzua.
Oso landua dugu Olga Mtz. De Marigortak eskaini digun euskal bertsioa, bai joskeraz bai lexikoz, itzulpen “kultu”-tzat jo genezakeena, inondik ere. “Baina” txiki bat jartzekotan, hauxe: behin itzulpenean maila kultuko lexikoa erabiltzen hasita, eutsi egin behar aukeraketari eta ez nahasian, guztiz kontrakotik, maila oso kaletar edo arruntak erabili (antzeko-parezido, potroso…). Nolanahi ere, Kurkoven eleberri bitxi bezain interesgarri honekin benetan gozatzeko moduko bertsioa eskaini digu Olga Mtz de Marigortak.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi