« Flashback Uhin Berrira | Piknika izotzetan »
1.002. gaua / Xabier Mendiguren Elizegi / Pamiela, 2010
Abentura nobela Javier Rojo / El Correo, 2010-07-31
Xabier Mendiguren Elizegi argitaratzailea da ofizioz, eta idazlea afizioz. Argitaratzaile moduan euskal mundua liburuz betetzen duelarik, ematen du gauza bera egiteko prest dagoela idazlea den aldetik. Kasu honetan 1.002. gaua izeneko nobela eman du argitara. Abentura nobelaren esparruan kokatu daiteke liburua eta bai izaeraz bai agertu zen bildumaz irakurle gazteei zuzendutako liburu baten aurrean gaudela esan daiteke. Izenburuak, edonola ere, irakurlea okerreko espektatibetara eraman dezake, testuak ez baitu zeharka baizik zerikusirik ipuin arabiarren bilduma ospetsuarekin.
Nobela honetan kontatzen dira Chiara izeneko neskaren abenturak. XVI. mendean gaude, Chiara Veneziako Dogoaren alaba da, eta Dalmaziako printzearen semearekin (Simeon) ezkontzen da, bi gazteen aitek antolatutako ezkontza batean. Neska berehala konturatuko da mutila ez dela berak pentsatzen zuen modukoa, eta Dalmazian dagoelarik lehenengo aukera baliatzen du Veneziara bueltatzeko bisita egitera. Bidaiak amaiera bortitza izango du, bidean Bizargorri piratak harrapatu eta Aljerrera eramango baitu. Nobelak bi zati ditu. Lehenengoan kontatzen da nola bizi zen neska Venezia eta Dalmazian eta bigarrenak Aljerreko gertakariak ditu ardatz. Neska Aljerren bahituta dagoelako detaile honek ez bestek justifikatzen du liburuaren izenburua. Esan behar da testua dotore idatzita dagoela, liburuaren kontrazalean autopropaganda egiteko adierazten denez. Baina estiloa dotorea baino gehiago da, nire ustez kontaera erretorikoegia suertatzen baita. Bestaldetik, liburuak inpresio bitxia utzi dit: iruditu zait idazleak oso ondo zekiela istorioa nola hasi behar zen eta gertakarien planteamendua argi zeukala, baina jarraipena eta bukaera ordea ez zituela oso argi, liburua amaitzeko presaka ibiliko balitz bezala. Gauzak honela, ‘piloto’ baten itxura du, hau da sail baten lehenengo atala. Abentura klasikoak berpiztu nahi izan ditu Mendigurenek, baina, jakina, bera ez da Salgari.
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez