kritiken hemeroteka

8.573 kritika

« | »

Katu jendea / Eider Rodriguez / Elkar, 2010

Beti eder ez dena Leire Lopez Ziluaga / Berria, 2010-05-02

Hirugarren ipuin liburua plazaratu du Eider Rodriguezek, Katu jendea izenarekin. Eta handik gutxira gaur eta Haragia zituen argitaratuta orain arte. Lehenengoak badu ipuin bikainik, izena ematen diona, esaterako. Aspaldi irakurri nuen, baina gogoan dut irregularra iruditu zitzaidan arren, ipuingile onaren traza hartu niola. Zalantza gutxiago nituen orduan horrelako sailkapenen aurrean. Haragia liburu askoz osatuagoa iruditu zitzaidan. Estilo markatukoa, ipuin biribil gehiagorekin, gaiaren aldetik ere batuagoa. Errealitatea bere gordinean.

Berriak ipuin bildumaren aurkezpenaren berri eman zuen egun berean, Bakardadea izeneko zutabea argitaratu zuen Xabier Gantzarainek egunkariaren azkeneko orrialdean. Batzuetan horrelako kointzidentziak gertatzen dira. Harreman birtualen garaiotan, haragiaren beharra dugula aipatzen zuen zutabean, hezur eta haragizko plazen beharra. Baina hezur-haragizko pertsona ondoan dugunean ere, komunikazioa saio hutsean geratzen da sarri, eta horixe izaten da komunikazioak eskaintzen dituen aukera posible guztietan onenetarikoa. Hortik aurrera, ezintasun horren onarpen etsia, isiltasuna, gezurrak daude. Liburuan behin eta berriro igarriko dugu komunikatzeko ezintasun hori. Gehienetan, nahi dena komunikatzeko ezintasuna.

Katu jendea izen bereko ipuinarekin hasten da, eta lehenengo ipuin honetatik ikusiko dugu Eider Rodriguezek kontatzeko zorroztasuna gorde duela, soberako hitz gehienak beretzat gordetzen dituela.

Liburuaren ardatzak aipatutako komunikazioa eta desira direla esaten zen aurkeztu zutenean idatzitako artikuluan. Egia da, baina edertasunak liburuan duen presentzia handiak eman dit atentzioa niri. Institutu garaiko edertasun mota atzean uzten ari den erizaina, umea izan ostean lanerako deirik jasotzen ez duen emakumea, laguna bezain ederra ez den neska ederra. Denak eder, baina morroi aldi berean.

Maila oneko ipuinak iruditu zaizkit oro har liburua osatzen dutenak. Lehenengo ipuinean, elkarren ondoko etxeetan bizi diren pertsona biren istorioa kontatzen du, haien katuen arteko harremana dela eta elkartzen direnak. Sinboloen tentsioa ezin hobeto mantentzen da 22 orrialdeetan. Dena dela, azken esaldiak hautsi dit tentsio hori, ageriko zena hitzetara bihurtu duenean. Bigarrenean, ederrari hagin zati bat apurtu eta, horrekin batera, bere gainbehera txikia hasiko da, eder batek institutuan egin zezakeen okerrena eginez. Baina dagoeneko ez da institutuko ederra. Zorroztasunez kontatutako ipuina da, dena beharrezko hasieratik amaierara. Hazia hirugarren ipuinari buruz gauza bera esango nuke lehenengo zortzi orrialdeak irakurrita, baina amaierako sorpresa txikiak ez nau guztiz asebete. Omarren uda da ipuinik luzeena; amaren eta Luiaren arteko lehia, eta biek Omarrekin duten desira jokoa agertu dizkigu ipuinean. Linterna gorria literatura fanzine digitaletik aldaketekin berreskuratutako On the road apur bat lekuz kanpo dagoela iruditu zait, liburuaren tematika orokorretik urrunegi. Ordutik izan dituen aldaketak onerako izan direla uste dut, baina testuinguruak ez dio lagundu. Linterna gorria-n nahiago. Kapitalismoa eta Louis Vuitton ipuinetan, bestelako gai bat ageriko zaigu: dirua, eta pertsonengan sortzen duen lilura, komunikazio arazoak ahaztu gabe. Maila onean ariko da oraingoan ere, topiko izan gabe, ipuinen izenburuak irakurrita bestelakorik pentsa zitekeen arren.

Ipuin bilduma ona iruditu zaidala esango dut. Orain zalantzan jartzen ditut horrelako sailkapenak, baina gauzak errazten dizkidate batzuetan.

Azken kritikak

Lakioa
Josu Goikoetxea

Irati Majuelo

Poesia guztia
Safo

Aritz Galarraga

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Maddi Galdos Areta

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Hasier Rekondo

Akabo
Laura Mintegi

Jon Jimenez

Akabo
Laura Mintegi

Asier Urkiza

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya

Nagore Fernandez

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Kuntzak eta kerak
Sara Uribe-Etxeberria

Jon Martin-Etxebeste

Hitzetik ortzira
Ana Urkiza

Mikel Asurmendi

Askatasun haizea
Javier Buces

Irati Majuelo

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ibon Egaña

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Aiora Sampedro

Meditazioak
John Donne

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

Hedabideak