kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Hamazazpikotan / Karlos Linazasoro / Elkar, 2010

Bost, zazpi, bost Igor Estankona / Argia, 2010-05-02

Bost, zazpi, bost. Hamazazpi silabako piezetan ondu du Karlos Linazasorok, poema konprimituen eta aforismoen espezialistak, azken liburua. Hamazazpikotan tolosarraren beste jolas literario bat da, naturaren handitasunetik gure saihetsetan kaiolaturik dagoen bihotzaren bazter txikienera eroan gura gaituena, hiru lerroko poemen bidez. Hamazazpi silabena, noski, joko bat da, eta fikzio bat, era berean. Japoniako tradizioan haikuek hiru lerro dituzte, bost, zazpi eta bost morakoak. Mora “pisu silabikoa” neurtzen duen unitatea da, silaba osatzen duten segmentu fonologikoena. Hizkuntza batzuetan silaba eta mora bat dira funtsean, baina ez japonieraz. Hala bada, haiku puruek hamazazpi mora dituzte —silaba baino beheragoko mailako hamazazpi zati—, eta ez hamazazpi silaba. Beraz hau ez litzateke inoiz izango haiku bat, are gutxiago Kiotoko lorategietan: “Eguzki eta elur. / Martxoak bi aho ditu, / azal eta hezur”.

Linazasororen ekarpena da, ostera, haikuak berrirakurtzearena, eta bertsolaritzari egiten zaizkion keinuena. Berriztatze horretan sartzen ditut nik elementu pertsonalen aipamenak —Tolosako Zerkausia, Santa Klarako komentua?—, eta irudi birziklatu ederrak: “Baso eta oihan / supersonikoetan, / haritzak hegan”.

Hirukoteen asimetrian aurkitu du berriro idazleak narratiban edo beste era bateko poesian aurkitu bide ezin duen askatasuna, esanahia baino harago doazen konposizio zahar —eta era berean eterno— hauetara itzuliz. Baina Elkar argitaletxearen poesia bilduman bertan argitaratutako Peru Magdalenaren Hutsiken ia segidan dator Linazasororen haiku-liburu hau, eta iruditzen zait bildumari ez diola batere mesederik egiten eite horretara hain tarte laburrean itzultzeak. Seguruenik liburuei eurei ere ez: poesia-molde sakona da inondik ere, lehorra uneka, irakurlearen pazientzia eta egokera jakin bat eskatzen dituena. Sano noizbehinka irakur ditzaket nik behintzat ekialdeko trinkotasunok.

Bestalde, Peru Magdalenarena askoz ariketa konpletoagoa iruditu zitzaidan Linazasororen enegarren zen jardun hau baino. Maisuki deskribatzen da hemen ere natura, urtaroen joana eta gauzen baitako maitasun guztia. Baina naturaltasuna, sinpletasuna, sotiltasuna, soiltasuna? horiek denak lortzea beste kontu bat da, baita espezialistentzat ere.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak