Guztia urruntzea da / Hasier Larretxea / Susa, 2025
Memoria ernalduz Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2026-02-28
Hasier Larretxeak idatzi dituen poesia-lanak Nafarroako herri paisaietan ainguratu ohi ditu, muga-identitatea, memoria kolektibo eta indibiduala, komunitateko kide izatearen zentzua eta erresistentzia bezalako gaiak harilkatu bitartean. Hiru atal bereizi ditu iazko azaroan kaleratu zuen zazpigarren poema-liburuan. Lehenengoan (“Klorodun itzalak”) haurtzaroan finkatzen du arreta. Oroitzapenak eskuratzen ditugun bakoitzean, aldatu egiten dira, egoera emozionalarekin koloreztatuak, iragana benetan izan zena baino leku hobea bihurtzeko joera baitago. Egileak, ostera, badu begirada zintzoa, anbibalentzia —edertasuna eta mina, askatasuna eta beldurra— onartzen duena, bertsio bakar batekin geratu gabe. Horixe da, hain zuzen, kloroaren eragiketa: ez zuritzea edertzearren, argiago ikustearren baizik.
Bigarrenean (“Korapilatutako hariak”) giza harremanen konplexutasuna iradokitzen da. Larretxeak batzen eta, aldi berean, estutzen duen oro islatzen du olerkietan, gizabanakoen erlazioak, istorioak ez baitira linealak. Alabaina, galerak ez du doluaren tonua hartzen, ibili izanaren oihartzunak nonahi topatzen dituelarik.
Hirugarrenean (“Sua itzaltzen bada”) galderak nagusi zaizkio. Baldintzapeko formulazio horretan gaurko garaien prekaritatea antzeman dezakegu. Euskal tradizioan suak familia eta leinuaren jarraipena sinbolizatzen zuen. Su hori itzaltzea, hortaz, ez litzateke soilik bizitzeko modu bat edo komunitate baten desagerpena. Herentzia kultural eta emozionala da, biziari nola gorputzari dagokiona, eguneroko keinuetan txertatua.
Poemak, zenbaitetan, kontzeptutik irudirantz eraikitzen ditu, baina prozesurik eraginkorrena alderantzizkoa izaten da, zeren, horrela egiten duenean —traktorearen ildoak, ireki gabe gurutzatzen zen atea, solstizioa, zubi erromatarra— olerkiek benetako dentsitate emozionala lortzen baitute.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi