kritiken hemeroteka

8.736 kritika

« | »

Nonahiko musika / Juan Kruz Igerabide / Balea Zuria, 2025

Pentsaera kaleidoskopikoak Hasier Rekondo / Deia, 2026-02-14

Liburu anitz eta kaleidoskopikoa idatzi du Juan Kruz Igerabidek. Izan ere, badu saiakeratik, badu poesiatik, badu aforismotik eta badu kritika literariotik… Moldeak molde, pentsamendu liburua dugu. Pentsamenduak musikaren noten gisara hedatzen baitira lerroon artean. Gurean honen moduko saiakerak ez ohizkoak izanik, bide ezberdinak jorratzeko ausardia bera aitortu behar zaio Adunako egile oparoari. Jakina, apika, Balea Zuria moduko argitaletxe batek soilik argitaratu dezake gisa honetako artefaktu literariorik, argitaletxearen sustatzaileak pentsamenduaren poesiaren gaineko dekalogoaren sinatzaileak izan zirela izango du zerikusirik. Eta areago, irakurle prestu eta jaso bati zuzentzen zaio Igerabide. Lerrotan ez baita gurean hain modan dagoen literatura manikeistaren aztarnarik. Hortaz, ez da hain bitxia ere lerrook idatzi arte liburuak kritika literario bakarra izatea.

Liburua zazpi ataletan dago banatuta eta esango nuke irakurketan aurrera egin ahala umotuago eskaintzen zaizkigula pentsamenduen soinuak, azken ataletan pentsamendu filosofikoaren hegaldiak hauspoa hartuko balu modura. Bereziki gogoangarriak iruditu zaizkit V. Artearen Komedia Nonahi eta VI. Artemugan, mugartean nonahi. “Inoiz porrot egin ez duenik balego, ez litzateke bertutetsua delako, baizik eta boteretsu, gezurti eta lapur galanta delako”, idazten du Igerabidek seigarren atal horretan: nago liburuak zenbait aforismotan maila gorenenak ukitzen dituen arren, badituela zenbait porrot ere batez ere aniztasun horren zamapean ezkututakoak, hortaz Igerabide ez dugu ez boteretsu ez gezurti ez lapur. II. Leihatila nonahi atalean poesiaren moldea aukeratzen du Igerabidek: “Ahanzturaren leihoan/ pilatzen dira / antzina galdutako / alfabeto ederrak / kristal hau zeharkatu / eta barrura sartu ezinik”. Bizitza zeharkatzeko baliogarri dakiguke literaturak edota arteak? Zer egin kristalaren barrualdera zeharkatu ezin denean?

Liburuak ardatz ezberdinak ditu: hala nola, maitasunaren eta bizitzaren gaineko gogoeta aforistikoa, non literatura zein filosofiako pentsalari anitzen pentsamenduak kateatzen baitiren, betiere musikaren kadentzia sublimeari jarraikiz. Maitasuna, artea, denbora eta haren iragana, poesia…egileak badu non heltzerik.

Klasikoek ez zituzten musika, artea eta literatura diziplina bereizi gisa ulertzen, baizik eta printzipio beraren adierazpen desberdin gisa: ordena, harmonia eta giza kosmosa eta arima gidatzen zituzten. Horrela bada, musika eta artea ere metafora gisa erabiltzen ditu Igerabidek: giza kosmos aldakor eta ulergaitz horri nolabaiteko zentzua emango dioten metafora gisa. Eta zentzurik aurkitu ezean, giza edertasunaren joan-etorrian murgiltzea nahikoa izango zaio pentsalariari. Zenbaitzuek humanismoa aipatu dute liburu honetaz idaztean, baina esango nuke Igerabidek harago joan nahi duela, liburuaren aniztasun poliedrikoa ez baita lerrokatzen inongo joera nagusirekin. Humanismoa egon badago, baina musikak kosmosaren armonia islatzen du eta horrek, neurri batean, ez da soilik gizakiaren ondorio.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak