kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Sakelako bihotzak / Julen Apella / Elkar, 2025

Pertsonaia zalantzatiak, eleberri sendoa Jon Agirre / El Diario Vasco, 2026-02-21

Azalak berak zein sinopsiak argi uzten dute eleberriko protagonista nagusiak bi direla, Jokin eta Felix. Felix eta Jokin, baina ez bakarrak. Izan ere, Julen Apellaren lehen eleberria, “Sakelako bihotzak” (Elkar) korala da. Eta ez soilik protagonisten aldetik: gaitegia, islatzen dituen mundu-ikuskerak, gazteria bera… Halakoetan zaila da informazio hori dosifikatzea: noiz aurkeztu pertsonaiak, hauek ikasleak eta gazteak izanda giroak ez nahastea adin-tarte edo kokaleku ezberdinak baleude bestelakoa litzateke edota gizarteak duen aniztasuna islatzea.

Proposamen ausarta egin du berriztarrak, nahiko kolpean aurkituko baititu irakurleak lehen bi fitxaketak: Matias eta Nora. Gazte garaietan adiskide egiteko moduaren isla, erdi parrandan erdi parranda ostean. Jokoa ematen du, zaila baita jakitea unean geratzeko heldu diren ala ez. Eta, bide batez, bis komikoa zein hausnarketarako bidea ere ematen dio eleberriari. Bai irakurlea identifikatzeko modukoa delako egoera, surrealista hein handi batean, baina baita ostean norberaren bizitzatik nor ateratzen den edo nola bat besteen bizitzatik atera daitekeen ederki islatzen duelako.

Hain zuzen, ikasketak amaitu eta ostean datorren aldaketa hori, zein geratuko den eta zein ez, da ardatzetako bat. Aldaketa hitzaren esanahi zabalenean ulerturik, bai bizitzaren esparruetan lagun taldeak, harreman afektibo-sexualak, astean zeharreko zein aste-bukaerako planak, ohitura edo hobby deitu daitezkeenak, zein lekuz kanpo sentitze hori.

Kristalezko belaunaldi deitu izan zaio askotan eta badu Apellaren lanak defentsa puntutik ere. Pandemiak, konfmamenduak zein deskonfinamenduak gogor jo gintuen denok eta ahotsa hartzetik ere badu. Beste mundu ikuskera bat azaltzeko, belaunaldi batek sentitzen duena, literaturan hainbeste islatu ez dena eta gure gizarteak maiz aitatasun puntu batekin entzun eta epaitzen duena: ez dela hainbesterako, aurrekoek gerrak pasa dituztela, sareetako irudiaz arduratuagoak daudela, ahulak direla edota lan egitea falta zaiela. “Mili” on bat bezalako aipu horiek…

Hala, zoriontsu izan beharko lukeen belaunaldi baten arazoak (antsietatea, ezjakintasuna, hori dena asimilatzea…) ederki islatzen ditu. Puntu aldarrikatzaile bat badu, baina baita belaunaldikideekiko kritikoa ere.

Barne gatazkek, ekintza fisiko eta barne egoeraren arteko paralelismoak, sakontzen dute psikologian. Dema manifa osteko anabasan, Jokinek izeba Nekanerekin bizi duen eztabaidan… Apellak berezko duen poeta izaera ukituarekin.

Ildo horretan, azken urteotan euskal literaturan eman den aldaketako beste pauso bat izan daiteke “Sakelako bihotzak”, are gehiago amaierako orriak irakurrita. Itxiera gehiegi azaldu gabe, argi uzten du benetako helburua, esan nahi zena, bidean zegoela, atalez atal tramak berak duen bilakaera, batik bat pertsonaien bizipenetan islatuta: unibertsitatera joatea ala ez, astean zehar bakoitza herri edo hiri batean denez harremanak mantentzeko zailtasunak, are gehiago aste-bukaeretan norbaitek lana badu edo Erasmus bezalakoak tartean badira.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak