« Pilotakaden indarrez, aurrera | Zahartzea galtzen ikastea da »
Pedagogismoaren gezurtapen bat / Teresa Maldonado Barahona / Elkar, 2025
Oro ez da urre hezkuntzan Amaia Alvarez Uria / Argia, 2026-03-22
Irakasleok azken urteotan berrikuntzaren izar distiratsuari jarraitzen ari gara etengabe. Etapa guztietan metodologia berriak ezagutu, erabili eta lehenetsi behar dira: mugimendu librea, material ez egituratuak, gamifikazioa, gaien eremukako lanketa, esperimentazioan oinarritutako ezagutza…
Hezitzaileok etengabeko prestakuntzan gabiltza beti, azken korronte eta joera metodologikoak ikasturtez ikasturte ikasten. Zaharra bazterrean utzi eta berria besarkatzea eskatzen zaigu. Batzuetan erlijio kutsua hartzen diot metodologia berrienganako fede sutsuari. Ia tabua da horiek auzitan jartzea edo aurrekoa, “tradizionala”, hobestea.
Ikasleen ikasturte amaierako ebaluazioak jasotzean nagusi da, ikasgaia eta irakaslearen lana positiboki baloratzen badute, “dinamikoa, aktiboa edo praktikoa” izan dela adieraztea. Horregatik da hain beharrezkoa Maldonadoren liburu hau irakurtzea eta irakasleok gaiaz hitz egitea.
Egileak eztabaidarako eta hausnarketarako gonbidapena egiten digu egungo hezkuntzaren egoerari arretaz begiratzeko eta zenbait “aurreiritzi desmaskaratzeko”. Besteak beste, hezkuntzaren ilustrazioaren eta erromantizismoaren oinarriak esplizitatzen ditu, metafora, lelo eta termino zenbait aztertu, teoriaren eta praktikaren edo pribatuaren eta publikoaren arteko harremanei buruz pentsatzen du, edota emozioek, psikologiak eta zapalkuntzen kontrako mugimenduek pedagogian nolako eragina izan duten aipatzen du.
Berrizalekeria itsua kaltegarria dela esaten digu eta hezkuntza gaur egun zertan den eta zer izan beharko litzatekeen erabaki behar dugula ondorioztatzen du. Egungo metodologia berriek neoliberalismoaren eta kontsumismoaren interesei erantzuten dietela salatzen duelako, eta filosofiako irakasle gisa eta beste irakasle batzuekin honetaz berba egin ostean, bere kokapena erakusten duelako, gurea topa dezagun.
Galdera formatuan ekarri ditugu azpimarratutako aipu batzuk elkarrizketa abiatzeko: “‘Nola’ irakasten eta ikasten den galdetzen dugu azkenaldian, baina ez genuke ‘zer’ ere galdetu beharko? Zergatik ez dago apenas ikuspegi kritikorik metodologia berriekiko? Nondik datorkie ospe txarra pentsamendu, teoria edo banakako irakurketa-idazketari?”.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi