kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Jai-Alai / Gaizka Arostegi / Elkar, 2026

Pilotakaden indarrez, aurrera Jon Agirre / El Diario Vasco, 2026-03-21

Beldurrak beldur dira eta haiengandik ihes egiten saia daiteke bat. Dela distantzia fisikoa jarriz, tartean kilometroak eta ozeano bat sartuta ere, dela haiei aurpegira begiratu nahi ez dela-eta ez baleude bezala jokatuta. Biak egiten saiatzen da Martin Larralde, Gaizka Arostegik idatzitako “Jai-Alai” eleberriko protagonista nagusia, baina bistakoa den bezala, helburua ez du lortzen eta ikaragarri presente ditu. Ia mamu balira bezala. Hala, munduan barrena zesta-puntako pilotari bezala aritu ostean AEBtatik 1976ko Cadillac Eldorado gorri ikusgarri batekin heltzen da “etxera”. Ez du harrera berorik espero, oraindik ez badakigu ere zergatik, eta ez du halakorik jasotzen, noski, hori ere bekaina altxatzeko arrazoi izanda. Hasiera harrigarria da eta horregatik funtzionatzen du eta ostean tramak aurrera egiteko funtzionamendua horixe da. Pista bat-edo eman irakurleari jarraian datorren atalean gehixeago azaltzeko. Baina ez gehiegi.

Zesta-puntako partida batek duen abiaduraz doaz atalak eta, tarteka, pertsonaiek pilotakadek duten indar bera erakusten dute, bai aurrera egiteko baina baita elkarri min egiteko ere. Kiroletako apustu eta trikimailuak, amodio debekatuen gazi-gozoak, arerio zaharrak eta etsai berriak nahasten dira. Batetik 1960ko hamarkada amaieran; bestetik 1980ko bukaeran. Batetik AEBetan Miami, Florida eta munduko txokoetan; bestetik jaioterrian. Eta beti zesta-punta, 1989ko greba tarteko, oso presente dela.

Halako abiadan doa trama non irakurleak ikusiko duen Arostegik orrialde gutxi eman dizkiola bere buruari irekitako ate guztiak patxadaz ixteko. Ez da amaiera txarra denik, sinesgarria ere bada, baina agian oso kolpekoa. Apika horixe bera bilatzen zuen garrantzitsua bidaia bera dela aldarrikatzeko.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak