kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Aspaldiko Maigret / Georges Simenon (Eusebio Erkiaga) / Labayru, 2010

Istorio bikoitza Iker Zaldua / Gara, 2010-04-30

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Labayru Ikastegiak argitaratutako liburu honen atzean bi istorio gordetzen dira, bata benetan gertatua bestea fikzioa. Izenburuari lotzen zaion istorioan fikziozko pertsonaia baten gorabeherak aipatzen dira. Hemen idazkari baino ez da Maigret, komisaria batean lan egiten duena, baina gero helduko diot horri.

Izan ere, aipatu bezala, liburuak badu beste istorio bat, benetan gertatua eta gurean gertatua, hitzaurrean islatzen da hori eta haatik hitzaurrea luze samar geratzen da.

1954. urtean gaude, Bilbon, Eusebio Erkiagak Euskaltzaindiak antolatutako polizia-nobela lehiaketa batean aurkeztu zen Georges Simenon idazlearen lan baten itzulpena besapean gordeta. Lehiaketan Erkiagak hirugarren saria jaso zuen baina eskuizkribua Euskaltzaindiaren artxiboan geratu zen argitaratzeke.

Erkiaga hil eta Andres Urrutiak hura berreskuratzeko erabakia hartu zuen, baina Euskaltzaindiaren liburutegian itzulpena topatu arren, Urruzolaren sinadurapean ageri zen; Erkiagaren lanaren arrastorik ez, beraz. 2007an, ordea, ohartu zen izenpe hura akatsa zela eta esku artean paratu zuena 50 urte lehenago Erkiagak egindako itzulpena zela, bada, moldatu eta gureganatu egin zuen, Aspaldiko Maigret izenburupean.

Hemen abiatzen da bigarren istorioa, fikzioa, polizia-nobela edo eleberri beltza eta genero horretan Europan aski ezaguna den pertsonaia euskaraz mintzo da, Maigret hain zuzen.

Pertsonaia Georges Simenon idazle belgikarrak sortu zuen eta bete-betean asmatu zuela esan daiteke, komisarioak mesedea itzuli eta idazlea famatu baitzuen, haren aitzakian edo haren haizera liburu-sorta polita osatu baitu belgikarrak eta Maigreten nondik norakoak hainbat irakurleren begietara iritsi dira. Liburu honetan idazkari zenekoa kontatzen digu Simenonek, orduan, halabeharrez bere lehen kasua aztertzea egokitu zitzaion eta orri hauek istorio horren lekuko dira.

Edizio honetako azalean agertzen zaizkigu kasu horretako elementu nagusiak, emakume bat leiho batean oihu egiten, Dion-Bouton auto dotorea etxeko atarian, gauaren iluntasuna eta eszena nahaspilatsu horren lekukoa, Justin Minard musikaria. Elementu horiek lotzea Maigreti egokitu zaizkio ausaz eta erronkari eustea erabakitzen du ausart.

Abian da eleberri beltza, abian da Maigreten izaera berezia osatuko duten gertaeren nahaspila, izan ere, egonarri handiko polizia da, kasua bera ondorio gisa hartu eta ikerketa sakonean murgiltzen dena, bere kabuz, bere fedearekin ziur, zailtasunak zailtasun eta egiaren bila, gezurraren atzean gorde nahi duen gizarteari uko eginez, nahiz eta komisariako bulego handienetan ere halaxe uzteko eskatu. Aitzitik, iruzur horrek bultzatzen du gezurrari katamaloa kentzeko grina askatzera.

XX. mendeko lehen laurdenean gaude, Parisen gaude, eta lerro hauetan bertako kaleetan zehar ibiliko gara, hango garagardotegi eta kafetegietan barrena, gu ere, hara joango gara, teknologiak orduan eskaintzen zituen baliabideak hartuta egiaren bila, idazkari eta lekuko triste bat baino ez ditugula bidelagun.

Egiak gezurra amilduko duen edo gezurra dotore eta apain ibiliko den, ez dut nik argituko, irakurri eta gozatu eta ziur Maigreten arrastoari jarraitzeko irrika ere ernatuko zaizuela.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak