« Pirotekniarik gabe | Txartasunaren banaltasuna »
Literatura eta ideologia / Xabier Etxaniz / Utriusque Vasconiae, 2007
Ideologia Jon Kortazar / El País, 2008-05-05
Xabier Etxanizek (Oñati, 1961) liburu honen atarian aipu garrantzitsua jartzen du. Iris Zavala ikerlarienarena da eta bertan Literaturak irudi identitarioak bidaltzeko duen ahalmena goraipatzen da. Literatura kolektibitatearen irudi eragile nagusia, ohiturak eta pentsamoldeak adierazteko tresna gisa definitzen du aipuak.
Liburuaren alderik interesgarriena sarrera metodologikoa da. Bertan egileak garbi uzten du literaturak baduela ideologia zabaltzeko indar berezia. Batez ere, gizarte demokratikoetan, zeinetan hitzaren jabe izatea, hitza eta mezua zabaltzeko ahalbidea izatea indarraren jabe izatea da. Horrela onartzen du egileak: “Diskurtsoa, hizkuntzaren erabilera, hitzen indarra gero eta garrantzitsuagoa da gure gizartean, baita kulturan eta literaturan ere”. Sarreraren indarra liburuan duen zabaleran adierazten da (100 orrialdetatik 21). Hartan literaturaren eta ideologiaren arteko zubiak eratu dira eta deskribatu.
Ondorengo bost kapituluetan ideologiak utzi duen itzala jarraitu du idazleak, literaturaren hainbat esparru adieraziz. Batzuk, nabarienak, haur eta gazte literaturarekin loturik daude, egilea esparru horretan aditu gisa ezaguna baitugu. Ahozkotasunaren zentzu kontserbatzailea, emakumearen alde ikusgarria (edo ezikusia) gaurko gure literaturan, indarkeriaren gaiak, haur ipuinetan agertzen diren irudien azterketa, eta, bukatzeko, Disneyren indarraren marrazketa, guztiak beti ere irakurketa kritiko baten alde.
Etxanizek herri-generoekin egiten du lan, eta aspaldi jarri zen zalantzan herri-generoen kontserbatzaile joera, beraz ez da zaila genero horretan (ahozkoa litzateke adibiderik nagusiena Walter Ong irakurri dutenentzat) ideologia kontserbatzaile ikustea. Philipe Arièsek Europako haurren mundua aztertu zuenean adierazi zuen haurrek jasotzen dituztela gizarte helduetan zahar bihurtu dena, eta beraz eremu kontserbatzailea dela. Emakume literatura edo gatazka aipatzen dituenean aldiz, irudikorra da baina gaiak ihes egiten diola dirudi, nahiz eta zertzelada oso interesgarriak ematen dituen.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro