« Mendekua | Paranoiaren hipokondria »
Paranoiaren hozberoa / Juan Izuzkiza / Pamiela, 2008
Jarrera kritikoa Javier Rojo / El Correo, 2008-04-26
Juan Izuzkizak “Paranoiaren hozberoa (nintendorena)” izenburu bitxia duen saiakera idatzi du. Eta, liburua irakurrita, esan daiteke izenburua bezain bitxia dela bertan agertzen dena. Liburu honetan munduarekiko jarrera kritiko bat planteatu nahi duela esan daiteke, guztiarekin eta guztiaren aurka kritikoa baita liburu hau, erlatibismo moralaren eskutik. Idazlearen asmoaren arabera, liburua ia-ia infernurako bidaia bat izango balitz bezala planteatuta dago, Danteren infernuratzea bideojokoa izango balitz bezala. Baina nago, asmoa hori bada ere, emaitza ez dela hain argia. Azken finean, idazleak gai batzuen inguruan aipuak, irudiak, adibideak, istorioak jasotzen ditu eta gero horiek guztiak batzeko eta elkartzeko balio duen planteamendua bilatzen du. Gauzak horrela, aipu edo adibide batetik bestera pasatzen da askotan, beraien arteko harreman zehatza zein den zehaztu gabe, agian irakurleak gai izango direlakoan idazlearen buruan eraikitzen diren erlazioak berreraikitzeko. Baina erlazio horiek, niri neuri behintzat, ez zaizkit hain begi-bistakoak iruditu.
Beste aldetik, baieztapen kategorikoak jaulkitzen ditu, egia borobilak izango balira bezalako adierazpenak, iritziak baizik ez direlarik. Ondorioz, itxura eta planteamendu bitxiko saiakera suertatzen da liburu hau, askotan fikziozko literaturatik hurbilago, saiakeraren itxurapean narrazio baterako hezurdura agertzen baitzaigu bertan. Saiakera batean irakurleak eskatu ohi du ideiak argitzeko lanabesa izatea hizkuntza, komunikazioa errazten duen sistema. Idazlearen planteamenduan, ordea, adibide batetik bestera salto eginez eta hainbat eta hainbat aipamen jarrita (batzuetan, irakurlea “epatatu” nahi duela ematen du), mezua ezkutatzen duen amarauna dirudi testuak, saski-naski intelektuala irakurlea xaramelatzeko. Zehaztugabetasun horren adibidea izan daiteke paranoiaren kontzeptuaz egiten duen erabilera. Izenburuan agertzen zaigu hitz hori, eta liburuan zehar behin eta berriro esaten zaigu paranoiaren bihotzerainoko bidaia baten aurrean gaudela. Baina ni naizen irakurle honi duda bat gelditu zait: zertaz ari da zehazki paranoiaz ari denean?
Arbolek basoa ikusten uzten ez badute ere, batzuetan liburuan agertzen diren arbolak interesgarriak dira. Liburua, azken finean, paradoxikoa da oso, esaldi honen parekoa: “Dena gezurra da, esaldi hau berau ere bai”.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez