kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Suminaren estrategia / Fernando Morillo / Elkar, 2008

Mendekua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-04-25

Diotenez, adimentsutzat jotzen ditugun jokoak, xakea esaterako, gizonak gerrako prestakuntza eta trebakuntza izateko asmatuak izan ziren. Gerraren jokoa, azken finean, garai bateko pentsamenduaren arabera, bizitzaren jokoa baino ez zen. Bizitzaren jokoa, gaur ere, gerraren jokoa baino bortitzago, zailago eta indartsuagoa da. Ez dago urrutira joan beharrik. Fernando Morilloren eleberri honetan, go estrategia jokoak, ez xakeak, sortzen duen miresmena dago, xakea baino askoz konplikatuagoa bera.

Aimar Goikoetxea da eleberriko pertsonaia nagusia, antropologoa bihotzez eta senez, antropologo soziala, esperimentuak kalean eta ez laborategian, biziekin eta ez hildakoekin egiten dituen horietakoa. Ez du fama onik, jendea erabiltzen duela leporatzen diote, baina berari axola handirik ez. Tarteka fikziozko ipuinak idazten ditu. Ipuin batek Flora Urbina ekarriko du berarengana, enpresari baten alarguna. Oso kezkatuta agertuko zaio, arazo latz batek jota, eta laguntza eskatuko dio antropologoari, erabiltzeko bere dohain literarioak bere semea etxera etor dadin berriro. Emakumeak dioenez, mutila Garbiñe deitzen den neska batez maitemindu zen. Amak harreman horri galga jarri zioenez, neskak alde egin zuen kanpora; eta mutilak, barnera, bere baitan itxiz.

Antropologoa ikertzaile bihurtuko da, eta poliziaren lana egingo du, polizia izateke, jakina. Neskaren zantzuan ibiliko da eta berehala konturatuko da ezer ez dela dirudiena, Garbiñe ez baita Garbiñe, eta haren iragana ez da argitzen erraza izango, ondo ezkutuan egon baita gordea. Beraz, emakumeak eskuetara eman dion kasua oso korapilatsua dela baieztatu beharko du. Jokoan jarriko dira neska eta ikertzailea, ea nork nori irabaziko. Aimarrek pausu edo mugimendu bat egin orduko, besteak ere egina izango du berea, aldea hartuz. Azken unera arte ez da argituko. Aimar neskaren trebeziak utziko du liluraturik; haren adimena goraipatzera iritsiko da. Erraz irakurtzen den liburua dugu hau, misterioari hasieratik amaieraraino eusten dion horietakoa. Jeneroko liburua, hain zuzen, elkarrizketa arinak, txispazo moduko zatiak batzuetan, intriga eta jokoa.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak