kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Satanen seme / Charles Bukowski (Mikel Olano) / Elkar, 2007

Basa bizitza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-04-11

Bukowskiri buruz hitz egitea idazle izan zen pertsonaiaz hitz egitea da. Ez nuke esango erraza denik; ez nuke esango zaila denik. Ez da ohikoa idazlea bera pertsonaia izatea, baina batzuetan gertatzen da, ez gehiegitan. Idazleak, izan ere, nahiago izaten du kanpotik barnera begiratu, eta ez barnetik kanpora barreiatu, argi-uhina balitz bezala. Baina, tira, narratibagintzaren trikimailuak dira. Idazle orok bere burua du abiapuntu idazterakoan, eta bere burua diodanean bere esperientzia, bere sentimenduak, bere pasio eta irrikak, bere gogo eta apetak, bere amets eta eldarnioak aipatu nahi ditut. Ez gara izaki hutsak, beteak baizik. Batzuk, airez beteak, jakina; beste batzuk, txoriz, armiarmaz edo erlez. Nork bere burua ezagutuz gero, ezagut ditzake besteak. Zaila da, ordea, nork bere burua ezagutzea; zailagoa, beraz, nork bere burua ez engainatzea. Gutxiri buruz esan daiteke halakorik, alegia ez dituztela beren buruak engainatu.

Bukowskik ez zuen bere burua engainatu. Hasieratik bukaeraraino leial izan zitzaion bere buruari, bere pertsonaia bat balitz bezala. Eta bere pertsonaietako bat zen, garrantzitsuena. Bada nartzisismoaren zantzurik joera horretan, nork bere burua denen aitzinean azaltzeko nahi horretan, erabat asaldatzeke. Euskaldunok barnerakoiak eta herabeagoak gara, orokorrean, asaldagarriagoak, ez gara hain erraz biluzten inoren aurrean, baina biluzten garenean ito egiten gara, geure biluztasunean. Horra hor kontuak. Bukowskiren pertsonaiak informalak dira, zorigabekoak dira, eguneroko bizitzak kolpatu dituenak dira. Eguneroko bizitza ez da soilik kanpoko bizitza, barnekoa ere bai. Bukowskik ez du ezberdintasun handirik egiten kanpo eta, barnearen artean. Bere pertsonaiak diren bezalakoak dira, hala egin dituztelako, hartaraino zedarritu dituztelako eguneroko gertaerek. Zorigabeak badira nor bere lantokian edo nor bere espazio publikoan, are zorigabeagoak dira bakoitza bere etxean. Baina gizatasuna darie pertsonaiei, samurtasun moduko bat. Pertsonaia naturalak dira, apur bat basatiak. Baina halakoxea da bizi diren mundua. Ez dezagun ahantz.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak